(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Toki Administrazio departamentuak zerbitzuen gutuna egin du ostirala, 2009.eko abuztuak 21

Tokiko erakundeei mila diptiko baino gehiago emango dizkiete


Salanueva kontseilaria eta NILSAko zuzendari gerentea, gutunak aurkezteko ekitaldian

Salanueva kontseilaria eta NILSAko zuzendari gerentea, gutunak aurkezteko ekitaldian. ( irudia handitu )

Toki Administrazio kontseilariak, Amelia Salanueva Murguialdayk, haren departamentuko zerbitzuen gutuna aurkeztu du gaur goizean, baita NILSAk egindakoa ere; NILSA Toki Administrazioaren mendeko enpresa publiko bat da. Kontseilariak jakinarazi du Nafarroako toki erakundeei mila diptiko baino gehiago emango dizkietela, zerbitzuen gutunaren berri emateko. Kontseilariak esan duenaren arabera, departamentuko dokumentuaren helburua da toki erakundeei eskaintzen dizkieten zerbitzuetan arreta hobea eta erantzun arinagoa ematea, hiritar guztien onerako, azken finean.

Gutunean departamentuak hainbat konpromiso hartu ditu, prestazio guztiak sinpleak, gardenak, arinak eta eraginkorrak izango direla bermatze aldera. Prestazio horiek dira, besteak beste: Nafarroako Herri Ogasuneko Funtsaren eta Tokiko Inbertsioen Planeko laguntzen banaketa, laguntza eta diru-laguntzen gestioa, aholkularitza eta hiritarren txartela.

Hona hemen departamentuak gutunean hartu dituen konpromisoetako batzuk: arinago erantzutea; toki erakundeei diru-laguntza jasoko dutela banan-banan esatea, bost egunen buruan; ahalik eta kontsulta ekonomiko edo berrikuntza eta kalitateari buruzko kontsulta gehienei erantzutea, hiru egunen buruan; toki erakundeei hiritarren txartela 30 egunen buruan ematea.

Gutunaren arabera, gainera, toki erakundeek departamentuari iradokizunak egiteko aukera izango dute, Iruñako Arrieta kaleko egoitzara formulario bat bidalita; formulario hori web orri honetan egongo da eskura: web www.infolocal.navarra.es. Iradokizunak telefono bidez ere egin daitezke, 848427719 zenbakira deituta. Kexa eta iradokizunei erantzuteko departamentuak 30 egun izango ditu.

Zerbitzuen gutuna martxan jartzen dutenean, jakin ahal izango dute erabiltzaileak gustura dauden ala ez, eta zenbateraino betetzen diren konpromisoetan jarritako helburuak. Hori guztia departamentuko Kalitate eta Modernizazio Zerbitzuaren bitartez egingo dute.

Horren harian, NILSAko (Navarra de Infraestructuras Locales, SA enpresako) zerbitzuen gutuna ere egin dute. Gutunean gai hauek bildu dituzte: saneamendu kanona eta kanon horren bilketa, ura banatzen duten erakundeen edo erakunde pribatuen bitartez; industri isurien tratamendua; kutsadura gutxitzeko diru-laguntzak; ingurumen arloko heziketa; eta instalazioen proiektuak sustatzea, idaztea eta egikaritzea (ura arazteko edo hornitzeko instalazioak, adibidez).

Kasu horretan, erabiltzaileek hainbat modu izango dituzte enpresarekin harremanetan jartzeko: posta arrunta bidaltzea enpresak Iruñako Barañain etorbidean daukan egoitzara, www.nilsa.com web orrian sartzea, mezu elektronikoa bidaltzea nilsa@nilsa.com helbidera eta 948176928 telefono zenbakira deitzea.
Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Carta de servicios de Administración Local
Carta de Servicios de NILSA

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa