(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Turismoak berrikuntzak gehitu ditu web orrian asteartea, 2009.eko abuztuak 25

Internautek mapa gaurkotuak eskuratu, gizarte-sareetan izena eman eta lehiaketetan parte har dezakete


Nafarroako Turismoa

Nafarroako Turismoaren web orria

Nafarroako Gobernuaren Turismo atariak zenbait berrikuntza gehitu ditu erabiltzaileei informazioa errazteko eta eskainitako informazioa hobetzeko. Zehatz esanda, www.turismo.navarra.es web orria bisitatzen duten internautek Google plataforman oinarritutako mapa gaurkotuak eskuratu, Nafarroako Turismoak Facebooken duen plataforman izena eman edo Irabazi asteburu bat doan Nafarroan! lehiaketan parte har dezakete.

Web orrialdearen erabiltzaileei informazioa ematea errazteko, Turismo atariak, berrikuntza moduan, Google plataforman oinarritutako mapak gehitu ditu, eta horiek leku bakoitzaren ikuspegi zehatzagoa eskaintzen dute, “mapa”, “satelite” edo hibrido formatuetan. Ekimen honen bidez, internautei planifikatzen, informazioa eta mezuak trukatzen eta Nafarroako interesgune turistiko eta kulturalak hobeto ezagutzen lagundu nahi zaie.

Bestalde, www.turismo.navarra.es atariak espazio berria estreinatu du, internautek parte har dezaten: Zatoz gurekin Facebookera. Hala nahi dutenek “Nafarroako Turismoaren lagunak” gizarte-sarean izena eman dezakete, eta bertan ekitaldi interesgarriei buruzko informazioa eman, esperientziak elkarbanatu eta parte-hartzea sustatuko da, Facebookeko erabiltzaileek iritziak eta iradokizunak gehitu ditzaten.

Era berean, Kultura eta Turismo Departamentuak “Irabazi asteburu bat doan Nafarroan!” lehiaketa abian jarri du. Parte hartu nahi duten guztiek testu labur bat bidal dezakete Nafarroan izandako oporrak kontatuz, argazki edo bideo batekin batera. Kontakizunak eta ikus-entzunezko materialak irailaren 16a baino lehen bidali behar dira. Hiru istoriorik onenek bi pertsonarentzako asteburu bat irabaziko dute Nafarroan hautatzen den ostatuan. Istorio irabazleak udako aldizkariaren hurrengo edizioan argitaratuko dira, kasu honetan, udazkenekoan. Lehiaketa honen oinarriak Nafarroako Turismoaren atarian daude.

Dokumentazioa:
Turismo de Navarra

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa