(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Hasi dituzte Pirinioetako autobian Esa eta probintziako muga lotzen dituen zatiko obrak asteartea, 2009.eko irailak 1

Zati hori eta Judaren Bentatik Esara arteko zatia egiteko lanetan, urtean 1.250 lanpostu zuzen sortuko dituzte


Hasi dituzte Esa eta probintziako muga lotzen dituen errepide zatiko obrak

Alba kontseilariak eta gainerako agintariak, Esatik probintziako mugara arteko A-21 errepide zatia egiteko lanen hasieran. ( irudia handitu )

Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilaria, Laura Alba Cuadrado, Pirinioetako autobiak Nafarroan zeharkatzen dituen herrietako alkate eta ordezkariekin bildu da gaur goizean, Esatik probintzia hartako mugara doan zatiko obrak nola hasi dituzten ikusteko. Ekitaldian parte hartu dute Erronkari, Salazar, Esa, Ledea eta Urraulbeitiko alkateek eta udal arduradunek.

Alba kontseilariak esan duen moduan, obra horiek hastea oso garrantzitsua da Foru Erkidegoko errepidean, “A-21 errepideko obrak amaitzeko azken pausoa baita; gainera, obrak amaitzen direnean, Nafarroako Gobernuak planifikatutako eta Errepideen II. Plan Zuzentzailean jasotako ardatz estrategiko guztiak gauzatuta egongo dira”. Alde horretatik, aipatu zatia eta Judaren Bentatik Esara arteko zatia egiteko lanetan, urtean 1.250 lanpostu zuzen sortuko dituzte; Judaren Benta eta Esa arteko zatia egiten 2010eko martxoan hasiko dira. 

Lanak 2011. urteko abenduan amaitzeko asmoa dute. Obra horiek Nafarroa 2012 Planeko lehentasunezko 93 jardueren parte dira. Nafarroako Gobernuak, plan hori medio, 4.508 milioi euro jarriko ditu horniketa eta azpiegitura berrietarako.


Hasi dituzte Esa eta probintziako muga lotzen dituen errepide zatiko obrak

Hasi dituzte Esatik probintziako mugara arteko A-21 errepide zatia egiteko lanak. ( irudia handitu )

Obren deskribapena

Autobiako bi zati berriek (Judaren Bentatik Esara eta Esatik probintziako mugara) guztira 16,6 kilometro dituzte. Errepideek bi errei eta 3,5 metroko bi galtzada izango dituzte, 5 metro zabaleko erdibitzailearekin bereizita. Gehieneko abiadura 120 kilometro ordukoa izango da. Autobiako zati horiek berriak dira, N-240 errepidetik apartekoak, errepide hori zerbitzuetarako utziko baitute.

Judaren Benta eta Esa arteko zatiari dagokionez, aurreproiektua dago eginda, ingurumen inpaktuko aitorpenari egokitua; aitorpen hori horretarako eskumena daukan ingurumen organoak egiten du. Zati horrek 10,1 kilometro dauzka. Judaren Bentan hasten da, N-240 eta N-150 errepideen arteko bidegurutzean dagoen loturaren ondoren, eta Esako udalerrian amaitzen da, beste zatiarekin lotzen den lekuan. Zati horretan daude hiru pasabide (bat goikoa eta beste bat faunarentzako), 240 metroko tunel faltsu bat, Ledeako tunela (1.330 metro) eta Irati gaineko biaduktua (340 metro).

Gaur egiten hasi diren zatiari dagokionez, eraikuntza proiektua dago eginda, ingurumen inpaktuko aitorpenari egokitua, eta informazio publikoko prozesua amaitu ondoren behin betiko onartua. Guztira 6,5 kilometro dauzka: Esako udalerrian hasi eta Zaragozako mugan amaitzen da; han Sustapen Ministerioari dagokion zatiarekin elkartuko da. Zati horretan egin behar dituzte Esako urtegiaren handitzea zeharkatzeko bi biaduktu (495 eta 145 metrokoak), 1.613 metroko tunel bat, autobia azpiko hiru pasabide eta goiko pasabide bat.

Obrak aldi baterako enpresa elkarte batek egingo ditu, ezkutuko bidesariaren sistema medio. Elkartea arduratuko da, baita ere, Nafarroan autobiaren mantentze-lana egiteaz. Hori guztia 222,10 milioi euroren truke. Elkartea honako hauek osatzen dute: Iridium Concesiones de Infraestructuras SA, Construcciones Mariezcurrena SL eta Construcciones Luciano Elcarte SL enpresek.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa