(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 208.000 euro jarri ditu Artista Gazteen Topaketen 25. ediziorako asteazkena, 2009.eko irailak 2

Nafarroako Gazteriaren Institutuak hainbat jarduera antolatu ditu gazte nafarren artea sustatzeko, bai Foru Erkidegoan, bai kanpoan


Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Gazteriaren Institutua medio, hainbat jarduera antolatu ditu gazteen artea sustatzeko; hori, Artista Gazteen Topaketen 25. edizioaren esparruan.

Gauzak horrela, gazteen arteari buruzko espazio birtual bat sortu dute, Topaketen 25. urteurrenaren gaineko dibulgazio materiala egin dute, gazteentzako arte txapelketa bat antolatu dute, baita jardunaldi bat eta festa bat ere. Horretarako, Foru Gobernuak 208.000 euro jarri ditu.

Topaketen aurkezpenean, NGIko zuzendari gerente Ana Frias Pardok esan du aukera hobezina dela gazteen artea ospatzeko eta “Nafarroako artista gazteen gaitasuna eta talentua ezagutzera emateko”. Halaber, adierazi du asmoa dela “artista gazteen lana Foru Erkidegoan ez ezik kanpoan ere sustatzea". 

Friasen arabera, heldu da garaia Artista Gazteen Topaketen emaitzak ikusteko, batetik; eta artista nafarrak, jarduerarekin zerikusia duten profesionalak eta, oro har, arte sektoreko jendea biltzeko, bestetik. 

Gazteen arteari buruzko espazio birtual bat sortu dute 

Azken edizio honetako berritasunetako bat gazteen arteari buruzko espazio birtuala da: www.encuentros.navarra.es. Tresna horrek balioko du Nafarroako gazteen artea kanpoan ezagutzera emateko.

Friasen hitzetan, espazio birtual horren helburua da “artisten komunitate bat sortzeaz gain, Nafarroako artea eta artistak biltzeko eta elkarlana sustatzeko espazio iraunkor bat izatea; horrez gain, artistak bakarka ere sustatuko dira".

Web orri horretan hainbat gauza egin daitezke: artista gisa izena edo alta ematea, Artista Gazteen Topaketetan izena ematea, programaren 25 urteetan zer gertatu den jakitea eta 25. urteurrenari buruzko informazio zehatza jasotzea. Gainera, web orria gizarte sare ezagunenetan (Twitter, Facebook eta Myspace) sartuta egongo da, ahalik eta gazte gehien erakartzeko.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.

Dokumentazioa:
Bases del programa Encuentros de Jóvenes Artistas 2009

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa