(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanz presidenteak Tuterako Torre Monreal zentro soziosanitarioko laguntza unitatea inauguratu du asteazkena, 2009.eko irailak 2

Nafarroako Osasun Zerbitzuak zainketa aringarrietarako 20 ohe dauzka zentroan, San Juan de Dios ospitalearekin hitzartuta


Sanz presidenteak Tuterako Torre Monreal zentro soziosanitarioko laguntza unitatea inauguratu du ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuko presidenteak, Miguel Sanz Sesmak, Tuterako Torre Monreal zentro soziosanitarioko laguntza unitate berria inauguratu du. Presidentearekin batera Maria Kutz Peironcely Osasun kontseilaria joan da inauguraziora. Ekitaldian, ospitaleratze psikogeriatrikoko eta zainketa aringarrietako instalazioak ikusi dituzte.

Tuterako Torre Monreal zentro soziosanitarioan 120 pertsonei ematen diete arreta osoa (banako 90 gela eta birentzako 15 gela daude). Gaixoek mendetasun maila desberdinak dituzte: batzuek gau eta egun behar dute arreta eta beste batzuk familiak ezin dituelako zaindu daude han; gainera, eguna igarotzeko 30 leku dauzkate, Alzheimerra, antzeko dementziak edo ezgaitasun fisikoak dituztenentzat.
Zentroan, esan bezala, zainketa aringarrietarako unitate bat daukate, 20 oherekin. Unitate hori Nafarroako Osasun Zerbitzuarekin daukate hitzartua, San Juan de Dios Kongregazioaren bitartez. Unitate hori iazko azaroan jarri zuten martxan, Tuterako eremuan gaixotasun akutuak eta kronikoak dituen jendeari arreta eskaintzeko. Ordura arte, izan ere, Reina Sofia ospitaletik Iruñara bideratzen zituzten. Orain, gaixo horiek eta haien familiek ez daukate joan-etorriak egiten ibili beharrik.

Sanz presidentea Torre Monreal zentroko logela batean. ( irudia handitu )

Zentro soziosanitarioan lanean sei erizain, sei laguntzaile eta mediku bat daude. Instalazioak Rural kutxak sustatu zituen, 7 milioi euro jarrita aurrerapenez hornitzeko: zoru bero-emailea logeletarako, mugimendu sentsoredun oheak eta ordezko energiak, besteak beste.
Horren harian, Sanz presidenteak “ekintzaile pribatuen lana" eskertu du inaugurazioan, eta nabarmendu du "konpromiso handia" dela era horretako zentro bat finantzatzea. Azkenik, adierazi du gizarte zerbitzuen aldeko apustua egin behar dela eta arlo horretan Nafarroa erreferente dela.
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa