(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroan ikasturtea mailaka hasiko da A gripea dela eta asteazkena, 2009.eko irailak 2

Haur Hezkuntzako bigarren zikloko eta Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailako 33.000 ikasle inguru bihar hasiko dira


Irailaren 3an Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako lehen zikloko ikasleek eskolak hasiko dituzte.

Nafarroan ikasturtea mailaka hasiko da. Hala baieztatu du Carlos Pérez-Nievas Hezkuntza kontseilariak prentsaurrekoan. Modu horretan, nazioko zenbait komunikabidetan agertutako informazioak ezeztatu nahi izan dira, horien arabera Nafarroan asmo hori bertan behera utzita baitzegoen atzo Madrilen egindako Hezkuntza Konferentzian parte hartu eta gero. Konferentzia horretan, hezkuntza-zentroetan A H1N1 gripearen aurka hartu beharreko prebentzio-neurriak eta kontrol-neurriak aztertu ziren.

Modu horretan, Foru Komunitatean ikasturtea mailaka hasiko da eta, beraz, bihar, irailaren 3an, Haur Hezkuntzako bigarren zikloko eta Lehen Hezkuntzako lehen zikloko (1. eta 2. mailak) 33.000 ikasle inguruk sare publikoko eta itunduko ikasgeletara hurbildu behar dute. Asteazkenean, irailaren 9an, Lehen Hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloko beste 25.000 ikasle hasiko dira (3. eta 4., 5. eta 6. mailak). Amaitzeko, irailaren 15ean edo geroago, DBHko, Batxilergoko eta LHko 37.500 ikaslek eskolak hasiko dituzte. 

Kontseilariak esandakoaren arabera, atzo Madrilen Ángel Gabilondo Hezkuntza ministroarekin, Trinidad Jiménez García-Herrera Osasun eta Gizarte Politikako ministroarekin eta gainerako erkidegoetako Hezkuntza kontseilariekin izandako Hezkuntza Konferentzian ez zen inolako kritikarik egin eta une batean ere ez zen zalantzan jarri kontseilariak bertaratuei azaldu zien Nafarroaren erabakia. Pérez-Nievasen arabera, Hezkuntza Departamentuak eta Osasun Departamentuak eskumen osoa dute erabaki hori hartzeko eta ez da arlo horretako gidalerroen aurkakoa. 

Konferentzia horretan, autonomia-erkidegoen arduradunei agiri bat eman zitzaien A gripearen inguruko informazioarekin eta gomendioekin, hezkuntza-zentroetan aplikatzeko, estatu osoko hezkuntza-zentroetan zabaltze aldera.. Testuan neurrien protokoloa jaso da gripea eskola inguruan kontrolatzeko, eta hezkuntza-zentro batean kasuen kopuruak gora eginez gero egin beharreko jardunak eta eskola-inguruan hartu beharreko neurriak ere ezarri dira.

Bilera horretan erabaki zen Ministerioarentzat irakasle haurdunak ez direla kolektibo berezia eta, bearz, ez dutela baimen berezirik izango kutsatzea saihesteko, baina arrisku-taldea direnez, A gripearen aurkako txertoa hartuko dutela. 

Ikasturtea mailaka hasteari dagokionez, kontseilariak gogorarazi du neurri hori Mahai Sektorialeko indar sindikalen ordezkariekin, ikasleen gurasoen elkarteetako ordezkariekin –CONCAPA, FAPACENA, NAFARROAKO IKASTOLEN FEDERAZIOA, HERRIKOA, SORTZEN–, sare publikoko hezkuntza-zentroetako zuzendaritza-ekipoekin, ikastetxe eta institutuekin –ADI, ADIPNA eta NIZE–, zentro itunduetako patronaleko kideekin –ANEG (Nafarroako Hezkuntza eta Kudeaketa Elkartea), CECE (Nafarroako Hezkuntza Zentroen Konfederazioa) eta Espainiako Hezkuntza Kooperatiben Batasuna (UECOE)– adostu zela.
Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa