(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Hitzarmen bat sinatu dute Barañaingo Auditorioko Fundaziorako diru-laguntzari 120.000 euro gehitzeko osteguna, 2009.eko irailak 3

Nafarroako Gobernuak, beraz, guztira 200.000 euro emango dizkio kultur erakundeari


Kultura eta Turismo departamentuak eta Barañaingo Auditorioak hitzarmena sinatu dute

Barañaingo Auditorioarekin hitzarmena sinatu dute. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuko Kultura eta Turismo kontseilariak, Juan Ramon Corpas Mauleonek, eta Barañaingo Auditorioko Fundazioaren ordezkariak, Martin Orbara Ibañezek, hitzarmen bat sinatu dute hasierako diru-laguntzari 120.000 euro gehitzeko. Hasierako diru-laguntza, Nafarroako 2009rako Aurrekontu Orokorrarn arabera, 80.000 eurokoa zen.

Gauzak horrela, Nafarroako Gobernuak 200.000 euro emango dizkio aurten Barañaingo Auditorioko Fundazioari. Izan ere, Barañaingo Auditorioko Fundazioak bere garaian jakinarazi zuen diru-laguntza handiagoa behar zuela ohiko funtzionamenduari eta jarduera programari zegozkion gastuak ordaintzeko, beste bide batzuetako (leihatilako eta errentako) diru-sarrerek behera egin zutelako; egoera hori hitzarmenean jasota geratu da. 

Gainera, Nafarroako Orkestra Sinfonikoak Auditorioko espazioak hartuko ditu eta, ondorioz, gastuak areagotu egingo dira. Hitzarmena medio laguntzari gehitutako zenbatekoarekin gastu horiek ordainduko dituzte, besteak beste.

Hitzarmen berriarekin 2009ko apirilaren 3an sinatutakoa berritu dute, ekonomia aldetik. Zehazki, indarrean zegoen hitzarmeneko bigarren akordioa aldatu dute eta, beraz, Kultura Zuzendaritza Nagusiak 200.000 euro emango dizkio Fundazioari, eta ez 80.000, aurrena erabaki bezala.

Aipatu 120.000 euro horiek bi epetan jasoko ditu Fundazioak: erdia aurrekari gisa, hitzarmen berria sinatzen dutenean; eta beste erdia urrian, aurrekari gisa, aldaketa justifikatu ondoren.

Barañaingo Auditorioa Nafarroako Antzokien Sareko Gerentziaren egoitza gisa aukeratu du Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak. Alde horretatik, Barañaingo Auditorioak eskatu du Nafarroako Antzokien Sarean sartzea, eta eskaria datozen asteetan aztertuko dute.
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa