(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Hezkuntza Departamentuak irakasleei Irakasleak Trebatzeko Plan berria aurkeztu die 2009-2010 ikasturtera begira osteguna, 2009.eko irailak 3

475 jarduera ditu, besteak beste, diseinuaren, programazioaren eta ebaluazioaren arloko gaitasunak hobetzera bideratutakoak


Hezkuntza Departamentuak Irakasleak Etengabe Trebatzeko Plan berria diseinatu du 2009-2010 ikasturterako, Nafarroako Gobernuak irakasle kolektiboaren gaitasun profesionalak hobetzeko proposatutako jardueren eskaintza instituzionalarekin. Plana Nafarroako Gobernuaren web orrialdean, www.navarra.es, eta irakasleen web gunean, www.pnte.cfnavarra.es, argitaratuta dago.

Nafarroako hezkuntza-zentroen kalitatea hobetzeko eta Europar Batasunak planteatutako hezkuntza-helburuak lortzen laguntzeko, Hezkuntza Departamentua etengabeko prestakuntza eta irakasleen berrikuntza bultzatzen ari da plan hauen bidez. Azken finean, heziketa-eskaintzaren bidez ikasleen gaitasunei mesede egin nahi zaie (zientifikoa, hizkuntza-komunikazioa, informazioaren tratamendua eta gaitasun digitala, pedagogikoa, arte-kulturakoa, norberaren autonomia eta ekimena, gizartea eta herritartasuna, eta inguru fisikoa ezagutu eta horrekin elkar eragitea).

2009-2010 Trebakuntza Planean 475 jarduera eskaintzen dira. Aipatzekoak dira diseinuaren, programazioaren eta ebaluazioaren arloko gaitasunak hobetzera bideratutakoak. Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako, Derrigorrezko Bigarren Hzkuntzako, Batxilergoko, Lanbide Heziketako, Hizkuntza Irakaskuntzako, Kontserbatorioetako, Musika Eskoletako, Dantza Eskoletako eta Helduen Hezkuntzako 11.000 irakasle inguru ukitzen dituzte.

Diseinatutako eskaintzaz gain, Trebakuntza Plana zentroetatik Irakasleei Laguntzeko Zentroetara eta Trebakuntza Atalera ikasturte osoan iristen diren eskaera guztientzat irekita dago.

Trebakuntza-jarduerak eskaintzen dira irakasle taldeentzat (berrikuntza-proiektuak, lan-taldeak, mintegiak, moduluak, etab.) zein irakasle bakoitzarentzat (ikastaroak, banakako laguntza ekonomikoak, baimenak ikasketengatik, etab.). Horretarako, Foru Komunitateko irakasleek Irakasleei Laguntzeko 5 Zentroetako laguntza teknikoa dute, herri hauetan kokatuta daudenak: Iruña, Tafalla, Lizarra, Tutera eta Lekarotz.

Gaitasun digitalari dagokionez, Teknologia Berrien eta Hezkuntzaren Programak (TBHP) irakasle guztiei zuzendutako trebakuntza-jarduera ugari garatzen ditu, Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien (IKT) erabileran gaitasunak hobetzeko zein ikasgelan curriculum-integrazioan laguntzeko. Jarduera horien barruan, Urrutiko Trebakuntzaren (UA) programa azpimarratu behar da, http://ntic.pnte.cfnavarra.es/portal/Formacion+en+TIC

TBHPko trebakuntza-jarduerak (edizio honetan 23 ikastaro eskaini dira) trebakuntza-ibilbide egituratu batzuetan biltzen dira, eta horiek sekuentziatuta eta elkarri lotuta daude. Horri esker, irakasleak intereseko gaietan trebatu daitezke, ibilbide osoa egin gabe, eta ibilbideko edozein puntutan hasi daitezke, jorratutako gaien inguruan dituzten ezagutzen arabera. UAren eskaintza ikasturtean bi lauhilekotan zatitzen da.

Lehenengo lauhilekorako izena emateko epea irailaren 1etik irekita dago. Irakasleen Etengabeko Prestakuntzarekin lotutako edozein alderdiri buruz galdetzeko, Hezkuntza Departamentuko Trebakuntza Atalera edo Irakasleei Laguntzeko Zentroetako eta TBHPko web orrialdeetara jo daiteke. http://www.pnte.cfnavarra.es/caps/tafalla/es/
http://www.pnte.cfnavarra.es/caps/estella/es/
http://www.pnte.cfnavarra.es/caps/tudela/es/
http://www.pnte.cfnavarra.es/caps/lekaroz/es/


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa