(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Herri Lan Departamentuak aurten antzemandako istripuen bi pilaketa-guneak zuzenduko ditu osteguna, 2009.eko irailak 3

Lehenengoa Leitzaraneko Autobian dago, eta bigarrena NA-6001 errepidean, Eskirotz eta Imarkoain artean


Istripuen Pilaketa Guneetako X. Jarduketa Plana

Istripuen Pilaketa Guneetako X. Jarduketa Plana.

Laura Alba Cuadrado Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak gaur goizean “Nafarroako errepide sarean Istripuen Pilaketa Guneetako X. Jarduketa Plana 2009-2011” aurkeztu du. Horren arabera, Istripuen Pilaketa Gune bi, hamahiru tarte arriskutsu eta motorzaleen istripu gune bat ezabatu edo hobetuko dira.

1998an programa hau abian jarri zenetik gaur egun arte, Nafarroako Gobernuak 99 puntu arriskutsutan jardun du horiek ezabatu edo eraldatzeko. Gaur aurkeztutako 2009-2011 Plana osorik beteta 113 izango dira, Alba kontseilariak esan duenez.

Plan hau Nafarroako Gobernuaren Bide Segurtasun Estrategiaren barruan sartzen da. Planaren helburu nagusietako bat Europar Batasunak 2000. urtean ezarritakoa da, hau da, 2010. urtea baino lehen trafiko-istripuetan hildakoen kopurua %50 murriztea, Garraioaren Liburu Zurian ezarritakoaren ildotik.

2009-2011 Planaren edukia

Plan hau 2004-2008 aldian gertatutako istripuak aztertuta egin da. Hortik ondorioztatzen da istripuen bi pilaketa guneak, programatuta daudenak, hauek direla:

-A-15, Leitzaraneko Autobia, Azpirotz tunela-Lekunberri (129-127,1 kilometro-puntuak).

-NA-6001, Eskirotz-Imarkoain, Eskirotz-Noain tartea (3,2-4,9 kilometro-puntuak).

Hamahiru tarte arriskutsuei dagokienez, Castejónekoa kenduta (zuzenduta dago), hamar programatuta daude, eta horietako biren proiektua egin da. Sunbillako bidegurutzea, N-121-A errepidean (48,6-50,1 kilometro-puntuak), eta Murchante-Cascante tartea (6-7,7 kilometro-puntuak), N-121-A errepidean, Iruña-Behobia dira.

Hauek dira gainerakoak: 

-N-113, Iruña-Madril, Castejóneko saihesbidearen tartea (76,6-78,7 kilometro-puntuak)
-A-1, Iparraldeko Autobia, Altsasuko saihesbidearen tartea (397,5-398,5 kilometro-puntuak)
-N-113, Iruña-Madril, Cintruénigoko saihesbidearen tartea (90-91,7 kilometro-puntuak)
-N-121, Iruña-Tutera, Erriberriko saihesbidearen tartea (42-43,7 kilometro-puntuak)
-NA-115, Tafalla-Rincón de Soto, Tafallako zerbitzugunearen tartea (0-1,4 kilometro-puntuak)
-NA-134, Ebroren ardatza, Milagro-Azagra (42,3-43,7 kilometro-puntuak)
-NA-170, Tutera-Fitero, Tutera-AP-68 bidegurutzea (6-8 kilometro-puntuak)
-NA-2410, Sakana, Altsasu-Olazagutia tartea (31,1-32,5 kilometro-puntuak)
-A-10, Sakanako autobia, Iturmendi tartea (22,2-24,6 kilometro-puntuak)
-A-12, Sakanako autobia, A-1 errepidearekin duen lotunea (28,6-29,7 kilometro-puntuak)
-PA-30, Iruñako ingurabidea, Noaineko tartea (0-1,1 kilometro-puntuak)


Eta, amaitzeko, Motorzaleen istripu guneetan, Albak adierazi duenez, Iruñako ingurabidean antzemandakoa hobetuko da (PA-30), Noaineko irteeran (0,0-1,0 kilometro-puntuan).

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Istripuen Pilaketa Guneetako X. Jarduketa Plana

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa