(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Ireki da merkataritzako langile teknikoak homologatzeko ikastaroaren deialdia asteartea, 2009.eko irailak 8

Irailaren 28tik urriaren 9ra egingo da CEINen egoitzan, eta prestakuntza teoriko eta praktikoa eskainiko dira


Merkataritzako langile teknikoak homologatzeko ikastaroaren deialdi berria ETEei edo dendei laguntzeko ildoak dituzten eta irabazteko asmorik ez duten entitate eta erakundeetako profesionalei bideratuta dago. Homologatzeko interesa dutenek plaza irailaren 17a baino lehen eskatu behar dute helbide honetan: www.comerciolocalnavarra.es.

Prestakuntza teoriko eta praktikoaren bidez, langile teknikoek diagnostikoak egin ditzakete txikizkako denda baten egoera aztertzeko eta gomendio batzuk egiteko establezimenduaren kudeaketa berritzen eta hobetzen laguntze aldera. Teknikari homologatuek merkataritza-diagnostikoaren zerbitzua Merkataritza Kabinete Teknikoaren proiektuaren barruan eskainiko dute, eta atxikitako entitateek Merkataritza Kabinete Teknikoaren zerbitzuko Informazio eta Aholkularitza Zentro moduan jardungo dute.

Merkataritza Kabinete Teknikoa txikizkako merkataritza hobetzeko laguntza-zerbitzua da eta Nafarroako Gobernuak sustatu eta Nafarroako Enpresa eta Berrikuntzarako Europako Zentroak (CEIN) kudeatzen du. Txikizkako dendei emandako aholkuez gain, trebakuntza-jarduerak antolatzen dira eskualdeko dendari txikiei zuzenduta, merkataritza-establezimendu txikien kalitatea eta lehiakortasuna hobetzen laguntzeko.

Gaur egun, Merkataritzako Langile Teknikoen Sarean hurrengo hauek daude: Tuterako Udala, Nafarroako Denden Federazioa, Erdialdeko Garapen Partzuergoa, eta Cederna Garalur, Teder, Iruñako Zabalguneko dendariak, Mendi-Behera eta Lizarrako dendariak elkarteak. Entitate horien eginkizuna inguru bakoitzean bitartekoak ematea, zabalkunde-jarduerak egitea, dendariei informazioa ematea eta jarduerak koordinatzea da.

Merkataritza Kabinete Teknikoaren zerbitzua 2005ean sortu zen Nafarroako txikizkako merkataritza modernizatzeko, errentagarriago eta lehiakorrago egiteko, modu horretan, gizarte-eskaera berriei eta beste banaketa-formula batzuei erantzun ahal izateko. Gaur egun, zerbitzuaren jarduerak “Nafarroako Barne Merkataritza Modernizatzeko II. Plana 2008-2011” izenekoaren barruan sartzen dira.

Dokumentazioa:
Nafarroako tokiko merkataritza

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa