(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Bakaikuko trenbide pasagunea kentzeko lanak hasi dituzte asteazkena, 2009.eko irailak 9

Herri Lan departamentuaren helburua da bideko segurtasuna hobetzea, batik bat industrialdearen sarreran


Bakaikuko trenbide pasagunea kentzeko lanak hasi dituzte

Bakaikuko trenbide pasagunea kentzeko lanak ikusteko bisita. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak ekin dio Bakaikuko Zaragoza-Altsasu trenbideko pasagunea kentzeko lanari. Jarduera hori Foru Gobernuak, Sustapen Ministerioak eta Renfe/Adif erakundeak 1998an eta 1999an adostutako erabakietan eta 2004ko gehigarrian dago jasoa. Erabakien helburua zen foru erkidegoko trenbide pasagune guztiak kentzea.

Herri lan, Garraio eta Komunikazio kontseilaria, Laura Alba Cuadrado, obrak ikustera joan da. Kontseilariak esan du pasagune horrekin 41 izango direla kendutakoak, hau da, aipatu erabakietan jasotakoen %89. Halaber, adierazi du bost pasagune daudela kentzeko. Bi kenduko dituzte trenbide begizta egiten dutenean (Ezkirotz eta Berriozar); Izurdiagakoari dagokionez, informazio publikoko fasea hasiko dute laster; Garinoaingoa ahal bezain laster kenduko dute; eta Arbizukoa (Renfe/Adif erakundearen eskumenekoa) lizitazio fasean dago. 

Alba kontseilariaren hitzetan, behin Bakaikuko pasagunea kenduta, herritarrak seguruago ibiliko dira, batik bat industrialdean.

Pasagunea kentzeaz gain 680 metroko bide bat egingo dute

Proiektuaren asmoa da Bakaikuko udalerrian Zaragoza-Altsasu trenbideko pasagunea kentzea eta bide berri bat egitea, oraingoak dauzkan zerbitzu berekin. Bidea trenbidearen gainetik pasatuko da eta, beraz, seguruagoa izango da. 

Trazadura berria lursailaren arabera moldatu dute, ingururako sarbidea ez mozteko, dauden eraikinei ahalik eta kalte gutxien eragiteko eta obrek irauten duten bitartean dauden bideak itxi beharrik ez izateko. 

Bide berriak 680 metro luze izango ditu. Galtzadak izango ditu hiru metro zabaleko bi errei; ezkerraldean metro erdiko bazterbidea eta bi metro zabaleko espaloia; eskuinaldean metro bateko bazterbidea; eta bi aldeetan metro erdiko berma bana. 

Horrez gain, sei baoko egitura bat jarriko dute, trenbidea beste maila batean egon dadin eta Arakil ibaiaren uholde zelaiaren joera hidraulikoa alda ez dadin.

Obrak Construcciones Elcarte enpresari esleitu zizkioten. Aurrekontua 3.670.012 eurokoa da eta amaitzeko epea 2010eko lehen seihilekoa.
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa