(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 130.000 euro inbertitu ditu Kasedako argiteria publikoa hobetzeko asteazkena, 2009.eko irailak 9

Ehun argi baino gehiago jarri dira hamazortzi kaletan


Nafarroako Gobernuak 130.000 euro inbertitu ditu Kasedako argiteria publikoa hobetzeko. ( irudia handitu )

Amelia Salanueva Murguialday Toki Administrazioko kontseilariak Kasedako argiteria publikoaren bigarren fasea inauguratu du gaur. Horren bidez, herriko 18 kaletan hobekuntzak egin dira, 170.000 euroko inbertsioa eginda. Kopuru horretatik, Nafarroako Gobernuak 130.000 euroko ekarpena egin du.

Ekitaldia Kasedako jaietan egin da, erlikia santuen ohorezko prozesioaren eta mezaren ostean. Salanueva kontseilariarekin batera, Pedro Pegenaute Garde Toki Administrazioko zuzendari nagusia eta departamentu horretako teknikariak egon dira. Roberto Jiménez PSNeko idazkar nagusiak eta Jesús García Antón Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioko presidenteak ere ekitaldian parte hartu dute.

Argiterian egindako hobekuntzen bidez, ehun argi baino gehiago jarri dira kale hauetan: Santa María, Plaza del Portal, Mayor, de la Cinta, el Palazón, Bajada de Ibarra, Plaza del Trinquete, Tejería Primera, Santa Águeda, Bajada de la Fuente, Travesía de Olza, Manantiales, San Zoilo, Castillo de Javier, Bajada de las Escuelas, Bajada las Eras, Babil Oneca eta el Hospital.

Lan horiek Kasedako Udalak 2005-2007 Toki Azpiegituren Planaren barruan egindako beste inbertsio batzuei gehitu behar zaizkie, gutxi gorabehera 696.000 euroren truke. Lanok egiteko, Toki Administrazioak 347.907 euro eman ditu. Jardunen bidez, hurrengo hauek egin dira: euri-uren sarea hobetu, kaleetan zoladura jarri eta paretak konpondu; herriko inguru desberdinetan saneamendu-sareak berritu, hornikuntza- eta saneamendu-sareak hobetu San Isidro del Pinar-en (duela urte gutxira arte kontzejua zen); eta hiriko altzariak jarri Departamentuko laguntzen deialdiaren bidez.

Horrez gain, 2009-2012 Toki Inbertsioen Planeko gaur egungo proiektuan, Kasedako Udalak zoladura jartzeko lanak egitea aurreikusita du San Isidro del Pinar-en, 2010ean 320.000 euroko inbertsioa eginda, eta ziurrenik, argiteria publikoaren hirugarren fasea egingo du, 2011n 220.521 euroko inbertsioa eginda.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa