(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Caballero kontseilaria Milagroko Babes Zibileko Taldearen aurkezpen ekitaldian izan da osteguna, 2009.eko irailak 10

Nafarroako Gobernua boluntario taldeak sustatzen ari da eta gaur egun 15 erakunderekin dauzka hitzarmenak sinatuta


Caballero Taldearen aurkezpenean.

Kontseilaria Milagroko Babes Zibileko Taldearen aurkezpen ekitaldian. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuko lehen presidenteorde eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria, Javier Caballero Martinez, Milagroko Babes Zibileko Taldearen aurkezpen ekitaldian izan da gaur. Talde hori osatzea duela gutxi sustatu zuen udaletxeak, larrialdiei erantzuna emateko eta prebentzio lanak egiteko.

Aurkezpena Milagroko udaletxean egin dute eta bertaratu dira, baita ere, bertako alkatea, Esteban Garijo Perez, Nafarroako Larrialdi Agentziako (NLA) zuzendaria, David Sainz Jimenez, eta beste agintari batzuk.

Taldea, gainera, herriko jaietan osatu dute; jaiak, hain zuzen, igandean amaituko dira. Boluntarioek informazio gune bat jarri zuten atzo, herriko biztanleei taldearen zereginak zeintzuk diren azaltzeko eta kide berriak erakartzen saiatzeko. Taldea bost lagunek osatzen dute, baina asmoa da 15 izatea. Egoitza Montehondo enpresa parkean egiten ari diren udal eraikin berrian edukiko dute.

Milagroko Udalak taldea osatzea sustatu du herritarren zein enpresen arrisku egoerak prebenitzeko. Boluntarioek parte hartuko dute zirkulazioa antolatzen, istripuak prebenitzen, seinaleztapena hobetzen, e.a.

Taldeak Nafarroako Larrialdi Agentzien aholkuak jaso ditu. Agentziak Babes Zibilaren, SOS Nafarroa 112 erakundearen eta suhiltzaileen bitartekoak antolatzen ditu. Nafarroako Gobernua era horretako boluntario taldeak sortzea bultzatzen ari da, gero foru erkidegoko Babes Zibilaren egituran sartzeko. NLAk 15 talderekin dauzka hitzarmenak; talde horietatik 9 Udalek sortuak dira. Bi taldek (Tutera eta Cintruenigo) Babes Zibilaren alorrean egiten dute lan eta zazpi suhiltzaile boluntarioen parkeak dira (Agoitz, Bera, Goizueta, Izaba, Leitza, Lesaka eta Luzaide). Agentziak honako erakundeekin ere sinatu ditu lankidetza hitzarmenak: Gurutze Gorria, DYA, Mendiko eta Espeleologiako Nafarroako federazioak, Salbamendu Zakurren Taldea eta Psikologoen Elkargoa.

Estatuko eta Nafarroako babes zibilari eta larrialdietako arretari buruzko araudien arabera, herritarrek babes zibileko lanetan parte hartzeko eskubidea daukate, babes zibileko talde eta erakundeen, suhiltzaile boluntarioen taldeen eta antzekoen bitartez.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa