(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanz presidenteak Tuteran 2009-2010 ikasturtea inauguratu du Haur eta Lehen Hezkuntzan osteguna, 2009.eko irailak 10

Aurten 64.000 haur inguruk Nafarroako Haur eta Lehen Hezkuntzako 204 zentroetan eskolak hasi dituzte


Sanz presidenteak Tuteran 2009-2010 ikasturtea inauguratu du Haur eta Lehen Hezkuntzan. ( irudia handitu )

Miguel Sanz Sesma Nafarroako Gobernuko presidenteak Haur eta Lehen Hezkuntzako 2009-2010 ikasturtea inauguratu du gaur, Tuterako “Huertas Mayores” ikastetxe publikoan egindako ekitaldian. Presidentearekin batera, Carlos Pérez-Nievas López de Goicoechea Hezkuntza kontseilaria; Elena Torres Miranda Nafarroako Parlamentuko presidentea; Luis Casado Oliver Tuterako alkatea; eta Alfredo Huguet Munárriz zentroko zuzendaria egon dira ekitaldian.  

Ikasturtea joan den irailaren 3an hasi zen Haur Hezkuntzako bigarren zikloko ikasleekin eta Lehen Hezkuntzako lehen eta bigarren mailetako ikasleekin. Atzo, asteazkena, irailak 9, Lehen Hezkuntzako hirugarren, laugarren, bosgarren eta seigarren mailako ikasleak hasi ziren. Guztira, Nafarroan ia 64.000 haur hasi dira eskolara Foru Komunitateko Haur eta Lehen Hezkuntzako 204 zentroetan. Unibertsitatez kanpoko hezkuntzetako gainerako ikasleek (DBH, Batxilergoa eta Lanbide Heziketa) datorren asteartean, irailak 15, hasiko dituzte eskolak, ezarritako mailakako egutegiaren arabera.


Haur eta Lehen Hezkuntzako 2009-2010 ikasturtearen inaugurazioa Tuterako “Huertas Mayores” ikastetxean egin da. ( irudia handitu )

Aurtengo ikasturtea inauguratzeko, Tuterako “Huerta Mayores” ikastetxe publikoa hautatu da, zentro sortu berria, horretan Nafarroako Gobernuak legegintzaldi honetarako hezkuntzaren arloan dituen apustu batzuek bat egiten baitute: eleaniztasuna sustatzea, informazioaren eta komunikazioaren teknologiak bultzatzea eta eskolako eraikinak eraikitzeko kudeaketa-sistema berria, “giltza eskuan” izenekoa.

Nafarroan, 19 zentro publikok ikastetxe publiko eleaniztunen sarea osatzen dute. Eredu horren bidez, ikasleek, hezkuntzaren hasierako etapetan, Europako beste hizkuntza batzuetan moldatzeko behar den besteko ezagutzak izatea lortu nahi da, batez ere, ingelesez. Hamarkada batean, ikasleen %100engana iristea da helburua.

Informazioaren eta komunikazioaren teknologiei dagokienez, Nafarroako Gobernuak, INTEGRATIC-I.K.T. izenekoaren bidez (ikasturte honetan abiatutako programa), bitarteko bereziak eman dizkie Haur eta Lehen Hezkuntzako 41 zentro publikori eta 9 ikastetxe itunduri, eta IKTen arloan curriculuma integratzeko zenbait jardun garatu ditu irakasleei bideratuta. Programaren bidez, informazioaren eta komunikazioaren teknologiek irakas-denboraren %25 baino gehiago hartzea lortu nahi da.

Hirugarren alderdia “giltza eskuan” sistema berritzailea da. Horren bidez, eskolako eraikinen eraikuntza bizkortu egiten da. Batetik, administrazio-prozedura bakarra ezartzen delako lanaren proiektua, zuzendaritza eta betearazpena kontratatzeko, eta besetik, material aurrefabrikatua erabiltzen delako, hala nola fatxadak eta egiturak. Modu horretan, betearazpen denbora 31 hilabetetik (sistema tradizionalean) 10 hilabetera (“giltza eskuan” sistemarekin) murrizten da. Gaur mota horretako 5 espediente abian daude.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.

Dokumentazioa:
Presidentearen parte-hartzea

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa