(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Cristina Garmendia Zientzia eta Berrikuntza ministroak bisita ofiziala egin du Nafarroara astelehena, 2009.eko irailak 14

Sektore biofarmazeutikoko bi enpresa inauguratu ditu Noainen


Sanz presidentea eta Garmendia ministroa

Sanzek Garmendia ministroa bulegoan hartu du. ( irudia handitu )

Cristina Garmendia Mendizábal Zientzia eta Berrikuntza ministroak bisita ofiziala egin du gaur Nafarroara. Sektore biofarmazeutikoko bi enpresa inauguratu ditu Noainen, 3P Biopharmaceuticals eta IDIFARMA.

Garmendia ministroaren bisita Nafarroako Jauregian hasi da, bertan Miguel Sanz Sesma Nafarroako Gobernuko presidentearekin bildu baita. Bilera presidentearen bulego ofizialean egin da, eta José María Roig Aldasoro Berrikuntza, Enpresa eta Lan kontseilaria eta José María Aracama Yoldi Sociedad para el Desarrollo de Navarra (SODENA) sozietatearen zuzendari gerentea ere bertaratu dira.

Ondoren, Garmendia ministroa eta Sanz presidentea Noaineko Mocholí poligonora joan dira, eta 3P Biopharmaceuticals eta IDIFARMA enpresak inauguratu dituzte. Bi enpresak sektore biofarmazeutikokoak dira, eta Nafarroako Gobernuak bultzatu ditu, SODENAren bitartez.

Sanzek esan duenez, “sektore estrategikoetan mota honetako ekimenak bultzatuz, etorkizun sendo eta hobea eraikitzen dugu, eta jasaten ari garen krisi ekonomiko larriak planteatutako arazoak errazago gainditzen ditugu”. Gaur egun, Foru Gobernuak, SODENAren bitartez, sektore horretako bederatzi enpresatan eta lau inbertsio-funtsetan parte hartzen du, azken horietako bi espezializatuak. Bereganatutako konpromisoaren bolumena 30 milioi eurokoa baino handiagoa da.

Bestalde, Garmendia ministroak nabarmendu duenez, Zientzia eta Berrikuntza Ministerioak 4 milioi euroko laguntza eman du gaur inauguratutako bi enpresak abian jartzeko. Ministroaren iritziz, bi ekimenak “proiektu zorrotzak” dira. Ministroa, gainera, pozik agertu da “Nafarroako Gobernuaren ikuspegiaren eta konpromisoaren aurrean, eta batez ere SODENA enpresa publikoaren aurrean, berrikuntza arloan aukerak bilatzen ditu eta”. Nafarroak I+G+b-n BPGd-ren %1,89 inbertitzen du, hau da, Madrilen ostean, Espainian sektore horretan gehien inbertitzen duen bigarren erkidegoa da.

Bi gobernuek sektore teknologiko honi laguntza emango diotela adierazi dute, aberastasun-iturria eta kalitatezko enpleguaren sortzailea baita. Nafarroan 500 pertsonak baino gehiagok egiten dute lan biomedikuntzan, eta guztiak maila teknologiko handiko enpleguak dira.

3P Biopharmaceuticals enpresa 2006an sortu zen, CIMA-Digna proiektuaren bidez. Enpresa horrek proteinak sortetan ekoizten ditu, gerora botika biokteknologikoen saiakuntza klinikoen eta aurreklinikoen garapenean erabiltzeko eta terapia zelularreko tratamenduak egiteko. Enpresa aitzindaria da, Espainian terapia zelularraren eta gene-terapiaren produktuak eta proteina birkonbinatzaileak eskaini zituen lehenengoa izan zen eta. 19 langile ditu, eta horietako 18 goi-tituludunak eta doktoreak dira.

IDIFARMA 2001ean hasi zen lanean, hiru profesionalek Nafarroako Enpresa eta Berrikuntzako Europako Zentroaren (CEIN) enpresa-haztegian lortutako esperientzia farmazeutikoa oinarri hartuta. Konpainia farmazeutikoei zerbitzuak ematen dizkie, besteak beste, botiken garapena eta produktuen kalitate-kontrola. Gaur egun 50 bezero baino gehiago ditu sektore farmazeutikoan eta urtero 150 garapen-proiektutan baino gehiagotan lankidetzan aritzen da. 60 langile ditu, eta %60 goi-tituludunak eta doktoreak dira.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa