(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 470.212 euro jarri ditu Oteitzako San Salvador ikastetxe publikoa handitzeko asteazkena, 2009.eko irailak 16

Orain lau gela gehiago dauzkate: bi gela arrunt, psikomotrizitateko gela bat eta banaketa gela bat


Perez-Nievas, Oteitzako San Salvador ikastetxe publikoko handitzearen inaugurazioan. ( irudia handitu )

Hezkuntza kontseilariak, Carlos Perez-Nievas López de Goicoecheak, Oteitzako San Salvador ikastetxe publikoaren handitzea inauguratu du gaur goizean. Ikastetxea handitze aldera, Nafarroako Gobernuak 470.212 euro jarri ditu. Perez-Nievasekin batera PSN alderdiko idazkari nagusia, Roberto Jimenez, egon da ekitaldian; baita herriko alkatea, Jose Angel Bermejo, ikastetxeko ikasle eta irakasleak, eta beste agintari batzuk ere.

Zehazki, gaur inauguratu duten obran honako hauek jarri dituzte: bi gela arrunt, 40 metro koadrokoak; psikomotrizitate gela bat; banaketa gela bat, 40 metro koadrokoa; ikasleentzako komunak eta irakasleentzako komun bat.

Nafarroako Gobernuak proiektua finantzatu du eta obrak ikuskatu ditu, Hezkuntza departamentuaren bitartez. Bere aldetik, Oteitzako Udalak proiektua idatzi eta kontratatu du, obrak zuzendu ditu, kontratuak esleitu ditu, eraikuntzaren segimendua egin du, ziurtagiriak ordaindu ditu eta eraikina hartu du.

Agintariak eta arkitektoak Oteitzako San Salvador ikastetxe publikoan egon dira. ( irudia handitu )

San Salvador ikastetxearen handitze proiektua Francisco Javier Barrera eta Lorenzo Barno Martinez arkitektoek egin dute.

Ikastetxeak A ereduan ematen ditu eskolak (euskara irakasgai gisa daukate), eta dauzka hamabi irakasle eta Haur eta Lehen Hezkuntzako 65 ikasle.

Ikastetxea handitu dute gero eta ikasle gehiago dituztelako. Horregatik, gela gehiago jarri eta espazio batzuk handitu eta beste batzuk moldatu behar izan dituzte. Hori ikusita, Oteitzako Udalak arkitektura proiektu bat esleitu zuen. Proiektuaren helburuk ziren, batetik, lehen zikloko (0 eta 3 urte arteko haurrentzako) Haur Hezkuntzako zentro bat eraikitzea; eta bestetik, Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxea handitzea.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa