Ikusi egun honetako albiste gehiago
Nafarroa Jatorri Deiturarako Ardoaren Plan Estrategiko berria bi hilabete barru prest egongo da
asteazkena, 2009.eko irailak 16
Mahastizaintzako eta ardozaintzako sektore osoaren ustez, plan berria Ardoaren Foroaren barruan koordinatu beharko litzateke
Nafarroa Jatorri Deiturarako Ardoaren Plan Estrategiko berria bi hilabete barru prest egongo da.
(
irudia handitu
)
“Nafarroa” Jatorri Deiturarako Ardoaren Plan Estrategiko berria bi hilabete barru prest egongo da. Ardoaren Foroa joan den apirilaren 16an sortu zen mahastizaintzako eta ardozaintzako sektoreak Foru Komunitatean duen egoera zailari erantzuna emateko, eta plan estrategikoaren idazketa kontsultoretza independente bati agindu dio. Planaren ondorioak azaroan aurkeztuko dira.
Ardoaren Foroak kontrol-bilera egin du gaur Begoña Sanzberro Iturriria Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren zuzendaritzapean. Bilera horretara Foroa hasieratik osatzen duten eragile guztiak bertaratu dira: Landa Garapen eta Ingurumen Departamentuko ordezkariak, Nafarroa Jatorri Deituraren Kontseilu Arautzaileko kideak, Nafarroako Nekazaritza Kooperatiben Batasuneko kideak, Nafarroako Upategien Elkarteko kideak eta EHNE-Nafarroa UAGN nekazaritza-elkarteetako kideak.
Bilera horretan, Ardoaren Foroko kide guztiek adierazi dute esparru horretan koordinatu beharko litzatekeela “Nafarroa” Jatorri Deituraren Plan Estrategikoa. Sanzberro kontseilariak baieztatu duenez, Nafarroako Gobernuak datorren astelehenean planaren finantzaketa ekonomikoa onetsiko du. Aurrekontua 226.000 eurokoa da.
Ardoaren Foroa joan den apirilaren 16an sortu zen Nafarroan mahastizaintzaren eta ardozaintzaren sektoreak duen egoera zailari erantzuna emateko. Hasiera-hasieratik, Foroaren ondorio nagusietako bat plan bat ezartzeko beharra izan da, epe ertain eta luzean nekazaritza, enpresa eta merkataritza esparruan aplikatu beharreko estrategia berriak definitzeko. Xedea jarduera adostu eta eraginkorrerako oinarriak finkatzea da, “Nafarroa” Jatorri Deiturako ardoen kokapena hobetzeko, nazioko zein nazioarteko merkatuetan.
Ardoaren Foroaren barruan lan-mahai koordinatuak abian jarri dira, Landa Garapen eta Ingurumen Departamentuaren gidaritzapean. Mahai horietan, Nafarroako mahastizaintza eta ardozaintza sektorean inplikatutako eragile guztiek parte hartu dute. Plan Estrategikoaren sorrera gidatzeko ardura duen mahaiaz gain, hurrengo hauek ere abian jarri dira: merkaturatzea, integrazio kooperatiboa eta I+G. Mahai horiek datozen hilabeteetan ere lanean jarraituko dute.