(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Irailaren 30etik urriaren 8ra emakume idazleen nazioarteko topaketa egingo da Iruñan osteguna, 2009.eko irailak 17

Nafarroako eta beste herrialde batzuetako idazleekin solasaldiak, sortze-tailerrak, multimedia idazkera, filmen proiekzioa eta erakusketa bat egingo dira


Nazioarteko topaketa idazleekin

Emakume Idazleen Nazioarteko Topaketa Iruñan egingo da urriaren hasieran. ( irudia handitu )

Irailaren 30etik urriaren 8ra Emakume Idazleen Nazioarteko Lehenengo Topaketa egingo da Iruñan, Nafarroako Gobernuak antolatuta, Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren (NBI) bidez. Topaketako jarduera gehienak Kondestabelearen Jauregian egingo dira. Topaketa “Emakume sortzaileak” programaren bigarren edizioaren esparruan antolatu da, eta aurten Nafarroako emakume idazleei omenaldia egingo zaie.

María Isabel García Malo Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariak gaur goizean topaketaren programa aurkeztu du. Topaketa horretan 36.000 euro inbertitu dira guztira (“Emakume sortzaileak 2009” programak dituen 60.000 euro ingurutik), eta jardun horiek guztiak 2006-2010 Emakumeen eta Gizonezkoen Aukera Berdintasunerako I. Planaren barruan sartzen direla gogorarazi du.

Kontseilariarekin batera, ekitaldi horretan, hurrengo hauek hartu dute parte: Sara Ibarrola Intxusta NBIko zuzendari gerenteak eta Loli Albero Gil, Isabel Blanco Ollero eta Margarita Leoz Munilla Nafarroako idazleek. Era berean, Marina Aoiz Monreal, Blanca Gil Izco, Socorro Latasa Miranda eta Fátima Moreira Frutos idazleek parte hartu dute, baita Silvia Fernández Viguerak eta Elena San Julián Resanok ere, Ipes Elkartea ordezkatuz, erakunde hori Idazleen Nazioarteko Topaketa antolatzen lankidetzan aritu da eta.

García Maloren esanetan, topaketa hau “Nafarroan idazten duten edo idatzi izan duten emakume asko ezagutzeko aukera eman digun lan-programaren amaiera bikaina da”. García Malok gogorarazi du lan-programa hau 2008an hasi zela zinemaren tematikarekin. Zehatz esanda, “Zinemaren eta Emakumeen Nazioarteko Erakusketa” egin zen, eta horretan, Maitena Muruzabal zuzendariaren lana aurkeztu zen Nafarroan, eta jarraian Helena Tabernaren “La buena nueva” lana aurkeztu zen, eta zuzendariaren ibilbide zinematografiko osoaren atzera begirakoa proiektatu zen.

Bederatzi egun emakumeen idatziei eskainita 

Emakume Idazleen Nazioarteko Topaketan 30 emakume idazlek parte hartuko dute: 4 nazioartekoak izango dira, 8 naziokoak eta 18 Nafarroakoak.

García Malok esan duenez, topaketan sei jarduera egingo dira eta Nafarroako emakume idazleak protagonista izango dira. Batetik, Topaketa idazleekin egingo da. Idazleok ospe handikoak, kultura, belaunaldi eta literatura-proposamen desberdinetakoak izango dira. Besteak beste, hauek aipa daitezke: Anne Perry ingelesa, XIX. mendeko Ingalaterran girotutako misterio-eleberriengatik famatua dena; Kameruneko Calixthe Beyala, emakumeen eskubideen aldeko borrokarengatik famatua, eta Carme Riera, besteak beste, “Te deix, amor, la mar com a penyora” lanaren egilea. Era berean, topaketa hau bi idazle gazteren eskutik amaituko da: Xenia Dyakonova (San Petesburgo, 1985) eta Elvira Navarro (Huelva, 1978).

Topaketa honen bigarren espazioa Sortze tailerrak izango dira, eta proposatutako gaietako adituek zuzenduko dituzte. Tailerren zuzendariak Virginia Firnberg, Olvido García Valdés eta Clara Obligado idazleak izango dira, eta literaturaren, poesiaren eta kontakizun laburraren ingurukoak izango dira.

Hirugarren proposamena Multimedia idazkera izango da, eta sortze eta adierazpen multimediarako formatu berriei buruzko eztabaida egingo da. Eloísa Otero, Charo Garaigorta eta Virginia Firnberg idazleek haien lanik berrienak aurkeztuko dituzte. Atal hau ixteko, azken horrek kontzertu-performancea eskainiko du.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Topaketaren programa osoa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa