(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Administrazioak jarduera-protokoloa ezarri du A gripearen birusaren aurrean osteguna, 2009.eko irailak 17

Babes-neurriak oinarrizko zerbitzuetan edo zerbitzu asistentzialetan ezarriko dira


Foru Komunitateko Administrazioko departamentu guztiek eta horien menpeko erakundeek –Hezkuntzak eta Nafarroako Osasun Zerbitzuak izan ezik, haien beharrizanetara egokitutako jarraibideak baitituzte- A gripearen birus berriaren aurrean jarduera-protokoloa ezarri dute. Dokumentuan prebentzio-gomendioak ezarri dira kutsadura- edo transmisio-arriskua murrizteko eta antolatze-neurriak zerbitzu publikoen funtzionamendu ona bermatzeko.

Gidan A gripea diagnostikatuta duten edo susmagarriak diren gaixoak zuzenean artatzen dituzten langileak babesteko neurriak azpimarratzen dira, batez ere, Gizarte Gaien Departamentuko zentroetako langileak (haur-eskolak, adinekoen egoitzak eta desgaitasuna duten pertsonak artatzeko zentroak) eta Foruzaingoko eta Nafarroako Larrialdi Agentziako langileak.

Administrazioko langile publiko horientzat, dokumentuan gomendio zehatzak jaso dira. Modu horretan, une bakoitzeko parametro epidemiologikoetatik eratorritako arriskuaren arabera, langile haurdunek edo Osasun Ministerioak adierazitako arrisku-taldeen barruko patologia kronikoak dituzten langileek lanera ez joateko eskubidea daukate. Langile horiek haien lanpostuaren arriskua ebaluatzeko eska dezakete. Bestale, anbulantzien eta gaixoak eramateko erabiltzen diren gainerako ibilgailuen garbiketa nabarmentzen da.

Dokumentuan ezarritakoaren arabera, departamentuek eta organismo autonomoek A gripea modu masiboan zabaltzen den kasurako antolatze-neurriak ezarri behar dituzte, zerbitzuen funtzionamendu ona bermatzeko, batez ere, oinarrizko zerbitzuetan eta izaera asistentzialeko zentroetan: bete behar diren lanpostu kritikoak identifikatzea eta zerbitzua bermatzeko Jarduera Plana egitea (aldi baterako kontratatzea, eginkizunak berriz banatzea, oporrak edo baimenak murriztea, ordutegiak aldatzea, aparteko orduak eta, behar izanez gero, txandak bikoiztea).

Oro har, dokumentuan oinarrizko prebentzio-neurriak ezarri dira higieneari lotuta (eskuak garbitzea doministiku edo eztul egitean ahoa eta sudurra estaltzea, gaixoekin harreman estuak ez izatea edo mozorroa eta eskularruak erabiltzea) eta beste neurri osagarri batzuk, hala nola lantokia egunero aireztatzea, partikula esekiak ez pilatzeko, edo altzarien eta heldulekuen gainazala garbitzea. Era berean, gaixoak edo gripearen sintomak dituzten pertsonak artatzeko inguru bakartuak prestatzea proposatu da.

Neurri horiek departamentu guztiek eta oinarrizko zerbitzu eta zerbitzu asistentzialetako langileen sektoreek eta sindikatu-erakundeek adostu dituzte, joan den irailaren 2an bilera egin zuten eta.
Prebentzio-gomendio horiek Nafarroako Gobernua A gripearen pandemiari lotuta garatzen ari den jardunen barruan sartzen dira. Abuztuaren amaieran, departamentuen arteko batzordea sortu zen neurriak koordinatzeko eta jardunak ezartzeko. Era berean, Prestaketa eta Erantzun Plana dago, eta horren barruan, batzorde teknikoa, batzorde betearazlea (Administrazioko zuzendariek osatua) eta krisi-batzordea daude.

Nafarroako Gobernuak informazio-kanpaina ere abian jarri du. Herritarrek A gripearekin lotutako alderdiak web berezituan ezagutu eta zalantzak 848 42 50 50 telefono-zenbakiarn bidez argitu ditzakete.
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa