(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Tracasa sozietate publikoak kalitatearen eta ingurumenaren gestioko ISO ziurtagiriak berritu ditu osteguna, 2009.eko irailak 17

Argazkigintza laborategia kendu dute, gehien kutsatzen zuen lekua


Nafarroako Gobernuaren Tracasa (Trabajos Catastrales SA) sozietate publikoak kalitatearen eta ingurumenaren gestioko ISO ziurtagiriak berritu dute datozen hiru urtetarako.

Tracasa enpresan kartografiak eta ortoargazkiak egiten dituzte eta horregatik zeukaten argazkigintza laborategia. Laborategia zaintzen izan dute lanik handiena, ingurumen arauak betetzeko. Hala, 2004an ISO 14.001:1994 ingurumen ziurtagiria lortu zuten. 

Argazkigintza digitalizatu egin denez eta laster enpresa egoitza berri batera eramango dutenez, laborategia kentzea erabaki zuten, gehien kutsatzen zuen lekua. Era horretan, enpresak dagoeneko ez ditu hondakin arriskutsuak sortzen eta ingurumen ziurtagiria berritu du. Orain ofimatikako baldintzak betetzea dute helburu.


Kalitate ziurtagiriak lortzea


ISO arauak nazioartekoak dira eta enpresek, gestioa ahalik eta eraginkorrena izan dadin, bete egin behar dituzte. Arauek nazioartean dute balioa eta herrialde bakoitzean erakunde batek ematen eta gestionatzen ditu; Espainian AENOR erakundeak. Horrez gain, beste erakunde batzuk egiaztatzen dute enpresek arauetan ezarritako baldintzak zenbateraino betetzen dituzten; erakunde horiek normalean nazioartekoak izaten dira. 

Erakunde horiek ordezkaritzak edo ikuskaritza taldeak dituzte; ikuskariak aldian-aldian enpresetara joaten dira. Ziurtagiriak berritzeko ikuskaritzak hiru urtean behin egiten dituzte. Enpresek arauetan ezarritako betekizunak betetzen dituztela egiaztatzeko ikuskaritzak, berriz, urtero egiten dira.

Tracasan, ikuskariek ziurtatu dute gestio sistemak hobetu egin dituztela eta, gainera, ekoizpen prozesuak etengabe hobetzen joan direla, tresna eta bitarteko berriak jarriz. Ondorioz, sozietate publikoak esan duenaren arabera, “bezeroak oso gustura daude, baita azpikontratatutako lanen arduradunak ere".
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa