(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Errioxako eta Nafarroako Gobernuek elkarlana areagotzea adostu dute, zerbitzuak eta herritarren bizi kalitatea hobetzeko asmoz osteguna, 2009.eko irailak 17

Nafarroako presidentea, Miguel Sanz, eta Errioxakoa, Pedro Sanz, izan dira sinadura ekitaldian buru


Nafarroako eta Errioxako gobernuburuek protokolo bat sinatu dute.

Errioxako eta Nafarroako Gobernuek elkarlana areagotzea adostu dute, zerbitzu publikoak hobetze aldera. ( irudia handitu )

Errioxako eta Nafarroako Gobernuetako buruek, Pedro Sanzek eta Miguel Sanzek, Elkarlanerako Protokolo Orokor bat sinatu dute gaur, bi erkidegoen arteko elkarlana areagotzeko, bi administrazioek herritarrei ematen dizkieten zerbitzuak hobetze aldera.

Dokumentuan “bi erkidegoen arteko elkarlana areagotzeko asmoa” azaldu dute. Bi Gobernuetako presidenteek hainbat bilera egin ondoren sinatu dute elkarlanerako protokolo orokorra, orain arteko lehena, nahiz eta azken urteetan zenbait gairen inguruko akordioak adostu dituzten. Zehazki, 1987tik 2006ra, elkarlanerako 17 dokumentu sinatu dituzte (hitzarmenak eta gehigarriak).

Elkarlanerako Protokoloak 16 ardatza dauzka eta ardatz bakoitzak bere neurriak. Neurri horien artean nabarmenenak hauek dira:

• Azpiegiturak. Bi administrazioek estatuko Gobernuari eskatu diote bi erkidegoentzat oso garrantzitsuak diren bi jarduera hauetan ahal bezain laster esku hartzea:

Nafarroako eta Errioxako gobernuburuak bildu egin dira.

Nafarroako eta Errioxako gobernuburuak bildu egin dira. ( irudia handitu )

N-232 errepidea bitan banatzea. Nafarroako zatian (Castejondik Cortesera) A-68 bihurtu dute dagoeneko. Aragoiko zatia eraikitzeko proiektua esleitzeko dago oraindik. Gauzak horrela, bi Gobernuen asmoa da Sustapen Ministerioari eskatzea, batetik, Errioxako zatia, hau da, Alfaro eta Haro artekoa, ahal bezain laster bitan banatzea; eta bestetik, Ebro ibaiko barrera iragazkortzeko lanak egitea, zubiak eraikita.

Santiago bideko autobiarekin lotzea. Nafarroako eta Errioxako Gobernuek Sustapen Ministerioari lagunduko diote Santiago bideko autobia (A-12) estatuko errepide sareari lotzeko obrak egiten, Errioxan (LO-20) eta AP-68 errepidean; eta baita Errioxa eta Nafarroa lotzen dituen errepide nagusia bukatzea, Santiago bideko autobiari jarraipena ematen diona.

• Osasun laguntza. Eremu mugakideetako lehen mailako arretako eta arreta espezializatuko zentroetan gaixoak hartzen jarraituko dute. Horrez gain, bi Gobernuak honako gai hauetan lankidetzan aritzeko prest daude: traumatologia, endoskopiak, aurpegi-masailetako kirurgia eta larrialdietako neurokirurgia.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Texto íntegro del Protocolo General de Colaboración entre Navarra y La Rioja
Pie de la foto de familia

Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa