(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak Foru Administrazioko unitate administratiboen %10 kenduko du astelehena, 2009.eko irailak 21

Krisiaren Kontrako Planari jarraiki, 128 unitate kenduko dituzte, Administrazioan langileen gastua murrizteko


Foru Administrazioa

Foru Administrazioa.

Nafarroako Gobernuak, gaurko bileran, departamentuetan eta haien erakunde autonomoetan unitate administratiboen %10 kentzea erabaki du, guztira 128 unitate. Erabakian ez dira sartzen Hezkuntza departamentuko ikastetxeetako bulego nagusiak, ezta Nafarroako Osasun Zerbitzuko osasun arloko bulego nagusiak ere.

Akordioaren bitartez, estaldura mugatu dute eta, beraz, ezingo dituzte bitarteko langileak jarri departamentuek eta erakunde autonomoek Gobernuari egitura organikoak aldatzea proposatu bitartean; aldaketek, betiere, ez dituzte kaltetu behar zerbitzuetako prestazioak. 

Hona hemen, departamentuka, kenduko dituzten 128 unitate administratiboak: Lehendakaritza, Justizia eta Barne departamentuan 25; Osasunekoan beste 25; Ekonomia eta Ogasun departamentuan 14; Hezkuntzakoan 11; Landa Garapen eta Ingurumen departamentuan 11; Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu departamentuan 11; Herri Lan, Garraio eta Komunikaziokoan 7; Kultura eta Turismo departamentuan 5; Erakundeekiko Harremanen eta Gobernuaren Eledunaren departamentuan 3; Toki Administrazioan 3; eta Etxebizitza eta Lurralde Antolamenduan 2. Erabakiaren arabera, gainera, langilerik gabeko bulego nagusirik ez edukitzen saiatuko dira. 

Neurri hori Krisiaren Kontrako Planekoa da. Planean zehaztutako jarduerak martxan jartzen 2008ko udaberrian hasi zen Nafarroako Gobernua, helburu hauekin: krisi ekonomikoaren eragina murriztea, gizarte eta ekonomi ehuna indartzea, eta enpleguari eusten eta aberastasuna sortzen laguntzea. Plan horretako proposamen batzuk Administraziorako dira, gastu arrunta eta langileen gastua mugatzeko jarriak. 

Gauzak horrela, Nafarroako Gobernuak 2010eko Nafarroako Aurrekontu Orokorrak egiteko jarraibideak onartu ditu. Zerga arloko diru-sarrerek behera egin dutenez, Gobernuak departamentu eta erakunde autonomoei eskatu die aurrekontuak zuhurtziaz eta gastu publikoari eutsi behar zaiola kontuan hartuz egitea. Asmoa da, izan ere, gastua krisi egoera gainditzeko eta ekonomia biziberritzeko erabiltzea. 

Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilari Javier Caballero Martinezek esan du Gobernuak espero duela sektore publikoak, oro har, egitura organikoari lotutako “gastuei eusteko ahalegina egitea”, gaur hartutako erabakiak eragin handiagoa izan dezan.

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Presentación supresión unidades

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa