(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

N-121-B errepideko Urdazubiko zeharbidea berritzez urrian amaituko dute asteartea, 2009.eko irailak 22

Berrikuntzari esker zirkulazioa hobetu egingo da, batik jaiegunetan eta asteburuetan; obren %67,8 eginda dago


Urdazubiko zeharbideko obretara bisita.

Alba kontseilaria Urdazubiko zeharbideko lanak ikustera joan da. ( irudia handitu )

Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilaria, Laura Alba, N-121-B errepidean Urdazubiko zeharbidean egiten ari diren obrak ikustea joan da gaur goizean. Albak herriko alkatea, Santiago Villares Otheguy, izan du lagun.

Berrikuntza hori 2002-2009 denboraldirako Errepideen Plan Zuzentzailean dago jasoa, eta Nafarroako Gobernuko Herri Lan departamentuak eta Urdazubiko udalak adostutako lankidetza hitzarmen bati esker ari dira egiten. Izan ere, eremu hartan zirkulazioa berriz antolatzeko premia zeukaten.

Obren %67,8 eginda dago eta seguru asko urrian bukatuko dituzte. Alba kontseilariak esan duen moduan, “zirkulazioa eta segurtasuna asko hobetuko dituzte, batik bat jaiegunetan eta asteburuetan, automobil gehiago ibiltzen baitira". Alde horretatik, kontseilariak nabarmendu du jarduera horri esker bi helburu beteko dituztela: “batetik, ibilgailuak arinago ibiltzea eta, bestetik, oinezkoentzako lekuak jartzea”.

Alba kontseilaria gustura agertu da, “azken urteetan eremu hartako merkataritzak gora egin duelako eta, ondorioz, jarduera ekonomikoa areagotzen ari delako; obrak, beraz, bilakaera horretan lagunduko du". 

Urdazubiko udalerriaren iparraldean dagoen Dantxarineako auzoan, adibidez, Frantziako mugaren ondoan dagoela-eta, establezimendu asko jarri dituzte eta Frantzia hego-mendebaldeko bisitari ugari erakartzen dituzte. 

Obretan sei glorieta eta oinezkoentzako espaloiak egingo dituzte

Urdazubiko zeharbidea urbanizatzeko eta zolatzeko eta sareak jartzeko proiektuari jarraiki, zeharbidea moldatuko dute: Frantziara doan errepidearen azkeneko zatia aldatuko dute. 

Helburua da zeharbidean zirkulazioa berrantolatzea. Horretarako, elkarguneetan glorietak jarriko dituzte, bira egin ahal izateko, errepidea zabalduko dute eta espaloiak jarriko dituzte, oinezkoentzako. Halaber, ibilgailuak aduanatik ez pasa behar izateko by pass bat egingo dute.

Esleipenaren aurrekontua, 2.020.000 eurokoa da. Zenbateko horretatik, 1.027.071 euro Herri Lan, Garraio eta Komunikazio departamentuak jarriko ditu, proiektua idazteko eta obra egiteko eta zuzentzeko. Urdazubiko Udalaren ardura da obrak egiteko ondasunak eta eskubideak eskuratzea eta zerbitzuak berriz ere martxan jartzea.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa