(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Osasun departamentuak bihar hasiko du urtaroko gripearen kontrako txertoak jartzeko kanpaina asteazkena, 2009.eko irailak 23

Aurten kanpaina lehenago hasi eta urriaren 30ean bukatuko da, A gripearenarekin bat egin ez dezan; izan ere, A gripea azaroan hasiko dela esan dute


Gripearen kontrako txertoa jartzen

Osasun departamentuak abiatu du gripearen kontrako txertoak jartzeko kanpaina. ( irudia handitu )

Osasun departamentuak bihar ekingo dio urtaroko gripearen kontrako txertoak jartzeko kanpainari. Kanpaina udazkenean egiten dute urtero, honako hauei begira: 60 urteko adindunei; zaindutako etxebizitzetako eta egoitzetako lagunei; eta gaixotasun kronikoa, kardiobaskularrak, biriketakoak, metabolikoak (diabetes barne) eta immunodepresiboak eta giltzurruneko gutxiegitasuna duten pertsonei. Horrez gain, osasun zerbitzuetan pneumokokoen kontrako txertoa jarriko diete 65 urtetik gorak jendeari eta lehenago txertoa jarri gabeko arrisku pazienteei; izan ere, txerto hori bizitzan behin bakarrik hartu behar da.

Hori azaldu du gaur goizean, prentsaurrekoan, Osasun kontseilari Maria Kutz Peironcelyk. Alde horretatik, gogoratu du urtaroko gripearen kanpaina aurreratu egin dutela aurten. Hala, urriaren 30ean bukatuko da eta ez du A gripearen kanpainarekin bat egingo; A gripea, izan ere, azaroan hasiko omen da. Halaber, kontseilariak nabarmendu du urtaroko gripearen kontrako txertoak ez duela balio A gripearentzat, eta alderantziz. Gauzak horrela, bi kanpaina desberdin egingo dituzte.

Osasun departamentuak urtaroko gripearen kontrako txertoa eta, hala badagokie, pneumokokoen kontrakoa ere hartzera animatu ditu lehen aipatu arrisku taldeak. Txertoa hartu baino lehen, betiere, dagokien osasun zentrora edo kontsultategira informazio bila joatea komeni dela esan du. Alde horretatik, informazio kanpaina bat jarri dute martxan: “Urtaroko gripeari kontra egiteko: jarri txertoa!”. Kanpaina horretan azalduko dute ze biztanle talderi komeni zaion txerta hartzea.

Lehen aipatu 60 urtetik gorako jendeari eta gaixotasun kronikoak dituen jendeari ez ezik, honako hauei ere komeni zaie txertatzea: aspirina tratamendu luzea daukaten 18 urtetik beherakoei, osasun arloko gizarte laguntzako langileei (etxez etxeko zaintzaileei, adibidez), zerbitzu komunitarioetako langileei (polizia, suhiltzaile eta irakasleei) eta atzerrira bidaiatu behar dutelako arazoak edukitzeko arrisku handia duen jendeari.

Gripearen eragina eta txertaketak aurreko denboraldian

Aurreko denboraldian (2008-2009) Nafarroan 12.952 lagunek izan zuten gripea; kontseilariaren arabera, gripeak "eragin txikia-ertaina" izan zuen. Gripearen kontrako 118.000 txerto dosi banatu ziren eta txerto horiekin gripearen birusengatiko gaixotasunen %63 prebenitu zen, baita 65 urtetik gorakoen heriotzen %27 ere. Zehazki, txertoarekin lortu zen 2008ko abendutik 2009ko apirilera 65 urtetik gorako 232 adindun ez hiltzea.

Oraingo denboraldirako (2009-2010), Osasun departamentuak 120.000 dosi prestatu ditu, 594.000 euro inbertituta.

Urtaroko gripea gaixotasun infekzioso birikoa da; neguan azaltzen da, bat-batean hasten da eta egun bat eta hiru egun arteko inkubazio aldia dauka. Gripearekin sukar handia eta gorputz osoan mina edukitzen dira. Buruko mina, mialgia (giharretako mina), sudurreko kongestioa eta eztarriko narritadura ere ager daitezke. Gripea sendatu ondoren normalean ez da arrastorik geratzen. Dena den, adindunek edo gaixotasun jakin batzuk dituztenek arazo larriak izan ditzakete.

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Presentación vacunación gripe estacional.ppt

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa