(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak Gizarte Segurantzan laguntzak emango dizkie nekazaritza-jarduerak egiten hasten diren emakumeei asteazkena, 2009.eko irailak 23

Nekazaritza-ustiategi baten titularrak eta titularkideak onuradunak izango dira, jardueraren lehenengo hiru urteetan


Traktorea

Gobernuak nekazaritza-jardueretan hasten diren emakume guztiei laguntzak emango dizkie ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak nekazaritza-ustiategi baten titular edo titularkide moduan izena ematen duten emakume guztiei hobariak emango dizkie Gizarte Segurantzaren kotizazioan. Laguntzak 2010etik aurrera emango dira, jardueraren lehenengo hiru urteetan, landa-inguruan emakumearen agerpena sustatzeko. Neurria gaur iragarri du Begoña Sanzberro Iturriria Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak, Nafarroako Landa Inguruko Emakumeen Elkarteak antolatutako Nafarroako Emakume Nekazari eta Abeltzainen zazpigarren Jardunaldian.

Sanzberrok azpimarratu du laguntzen hartzaileak izango direla “nekazaritza-ustiategietan lanean hasten diren emakume guztiak, ez bakarrik titularkide moduan hasten direnak”, titulartasun elkarbanatuari buruzko martxoaren 6ko 297/2009 Errege Dekretuak ezarritakoaren ildotik. Esangura horretan, kontseilariak goraipatu du emakumeek landa-inguruen garapenean eta nekazaritzako eta abeltzaintzako ustiategiak mantentzean izandako “ekarpen garrantzitsua”. Hala ere, ekarpen hori, Sanzberroren arabera, maila juridiko, ekonomiko eta sozialean ez da islatzen, eta beraz, “beharrezkoa da emakumeen parte-hartzea suspertzeko jarduerak abian jartzea”.

Nekazari berrien %30 emakumeak dira

2008an, nekazaritza munduan hasi ziren pertsonen %30 emakumeak izan ziren. Sektorean emakumeek eta nekazari gazteek duten agerpena sustatzeko, Nafarroako Gobernuak lehenengoz ezartzen direnei laguntzak ematen dizkie, nekazaritza-ustiategiaren titularkide bihurtzen baldin badira.

Era berean, 2007-2013 Landa Garapeneko Programan zenbait jarduera ezarri dira emakumeak lan-munduan sartzea errazteko. Titularkidetasunarekin eta zenbait laguntza jasotzean lehentasuna izatearekin batera, 2007-2013 LGPk landa-jardueren dibertsifikazioa eta ETE txikien sorrera sustatzen du, lan-malgutasuneko baldintzak eskaintzeko eta familiako eta laneko bizitza errazago uztartzeko.

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren arabera, nekazaritza-ustiategietako titularren %23 emakumeak dira. Hala ere, jarduera nagusi moduan lehen sektorean aritzen diren profesionalen kopurua txikiagoa da emakumeen artean.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa