(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Itxako eta Waterpolo Navarra, talderik onena eta klubik onena 2009ko Kirolaren Sarietan osteguna, 2009.eko irailak 24

Gizonezko eta emakumezko kirolaririk onenen sariak eta kirol keinurik onena herri bozketaren bidez erabakiko dira


Itxako Reyno de Navarra emakumezkoen eskubaloi-taldeak eta Waterpolo Navarra kirol-elkarteak jaso dituzte Nafarroako 2009ko Kirolaren Sariak. Batzordea atzo bildu zen sari horien zazpi kategoria erabakitzeko: talderik nabarmenena; kirol-elkartea; kirol-federazioa; kirol-teknikaria; kirol-zuzendaria; toki entitatea; eta aipamena ikastetxerik onenari kirol-praktikari dagokionez 2008-2009.

Gizonezko eta emakumezko kirolaririk onenen kategoriak eta kirol keinurik onena herri bozketaren bidez erabakiko dira datorren irailaren 29tik urriaren 15era.

Sari horiek Nafarroako Gobernuak antolatzen ditu, Nafarroako Kirol Institutuaren bidez (NKI). Sarien xedea, kirol-lehiaketen barruan, Nafarroako pertsona fisiko edo juridikoen jarduera aipagarriak edo kirol-lorpenak aitortzea da.

Modu horretan, epaimahaiaren arabera, talderik aipagarriena Itxako Reyno de Navarra Kirol Elkartea izan da, EHF Kopan eta Super Kopan oraintsu lortutako garaipenengatik, eta kirol klubik aipagarriena, Waterpolo Navarra. Talde horrek Ohorezko Dibisioan 9. tokia lortu du eta Errege Kopan final laurdenetara iritsi da. Era berean, epaimahaiak 2008-2009 denboraldian taldean Nafarroako kirolariak egotea baloratu du, hala nola Jaime Arriazu, Julen Artola, Mikel Artola, Unai Castells, Mikel Esparza, Asier Esteban, Jon Ibero, Borja Jiménez, Iñaki Zabalza, Javier Zabalza eta Aritz Zamarbide. 

Horrez gain, kategoria hauetan ere sariak eman dira:

-Kirol-federaziorik aipagarriena: Nafarroako Triatloi Federazioa. Allotzeko urtegian egindako Espainiako Txapelketa eta Izaban egindako Espainiako Duatloi Txapelketa antolatu ditu. Federazioa 477 lizentzia izatetik 633 lizenzia izatera igaro da.

-Kirol-teknikaririk aipagarriena: Idoia Mariezkurrena (atletismoa): Epaimahaiaren arabera, bere aginduetara dauden atletek kirol-arrakasta handiak lortzen dituzte, eta Espainiako rankingean lekurik onenetan daude (Gema Unzu, brontzezko domina jaurtiketan, Rakel Valls, brontzea pisu promesan eta Tania Sola, brontzea mailu absolutuan).

-Kirol-zuzendaririk aipagarriena: Enrique Hernández (Triatloia). Triatloi Federazioko kudeaketa- eta antolaketa-eginkizunak aitortzen zaizkio.

-Toki-entitate aipagarriena: Izabako Udala, hainbat kirol-probatan eskainitako laguntzarengatik, hala nola Ardipikua, Camile Extrem, Travesía BTT, Larra-Larrau eta Mendiko Duatloia.

-Aipamena ikastetxerik onenari kirol-praktikari dagokionez: Batzordeak berdinketa eman die Zangozako Sierra de Leire BHI zentroari, “Hemen guztiok mugitzen gara” kirolaren balioei buruz egindako proiektuarengatik, eta Tuterako Monte San Julián IPri, “Kirol-praktika, jarduera fisikoa eta gorputz-osasuna” ariketen proiektuarengatik.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa