(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 40.800 euro bideratu ditu erakunde sozialen kudeaketari buruzko bi ikastaro finantzatzera ostirala, 2009.eko irailak 25

“Dirección de centros y entidades sociales” (Zentro eta erakunde sozialen zuzendaritza) da Cocemfe Navarrak antolatzen eta Nafarroako Mendekotasunerako Agentziak finantzatzen dituen ikastaroen izenburua


Nafarroako erakunde sozialen kudeaketa hobetzea eta kalitatearen alde apustu egitea dira Nafarroako Ezintasun Fisiko eta Organikorako Elkarteen Federazioak (Cocemfe Navarra), Nafarroako Mendekotasunerako Agentziarekin (ANDEP) lankidetzan antolatu dituen bi ikastaroen helburuetako batzuk. ANDEPek 40.800 euro bideratu ditu horiek finantzatzera (horien kostu osoaren %100).

Programa, “Dirección de centros y entidades sociales” (Zentro eta erakunde sozialen zuzendaritza) izenburupean, gaur goizean aurkeztu dute Gizarte Gaietarako eta Garapeneko Lankidetzarako zuzendari nagusiak, Marta Álvarez Alonsok; Cocemfe Navarrako presidenteak, José María Etayok; ikastaroetako zuzendari tekniko eta Sinergium aholkularitza-enpresako ordezkariak, Fernando Hernándezek; eta AMICA elkarteko gerenteak, Tomás Castillok.

Antolatzaileen arabera, ikastaroen helburua egun erakunde sozial aurreratuenek erabiltzen dituzten kudeaketako tresnen inguruko ardura sortzea, bertaratuei gardentasunaren printzipioak ematea eta kalitate-planak abian jartzeko laguntzea da; beraz, partaide bakoitzari laguntza pertsonalizatua eskaintzen zaio.

Programaren edukia

Lehen ikastaroa irailaren 18tik abenduaren 11ra da eta erakundeetako arduradunen kualifikazioa hobetzea du helburua, baliabideak eta zerbitzuak optimizatze aldera, ezintasunarekin lan egiten duten erakundeen efizientzia hobetzeaz gain. Halaber, beharren analisirako eta baliabideak optimizatzeko lankidetza-sareak sortzea du helburu.

Jarduera gida moduan EFQM bikaintasun-eredua erabiliz garatzen da eta eskaintzen dituzten zerbitzuen kalitatea hobetuko duen aldaketa-prozesua du helburu. Ikastaroaren iraupena 74,5 irakastordukoa da, horietatik 59,5 bertaratuak eta 15 ordu laguntza pertsonalizatukoak izanik, non tutoreak ikasle bakoitzean ikastaroan zehar emandako trebetasunak bultzatuko dituen. Ordutegia 9etatik 14etara da goizez eta 15.30etatik 19etara arratsaldez.

Bigarren ikastaroa irailaren 18tik 2009ko otsailaren 19ra da eta erakunde sozial baten kudeaketa hobetzeko ardatz gisa kalitatea eta gardentasuna hartzen ditu. Bere helburuen artean erakundeei EFQM eredua oinarri hartuta kalitatea hobetzeko tresnak ematea dago.

Antolatzaileek ikastaroa elkarteek hirugarren sektorearen bilakaeraren inguruan hausnartzeko eta sektorea modernizatzeko filosofia barneratzeko foro bilakatzea espero dute.

Ikastaroaren iraupena 126,5 ordukoa da, horietatik 76,5 bertaratuak eta 50 ordu laguntza pertsonalizatukoak izanik, 9etatik 14etara da goizez eta 15.30etatik 19etara arratsaldez.

Cocemfe Navarra, lau urte ezintasunaren alde lanean


Cocemfe Navarra 2006an sortu zen ezintasun fisiko eta organikoa duten pertsonen alde lan egiten duten erakundeen indarrak batzeko.


Egun bederatzi erakundek osatzen dute: Ademna (Nafarroako Esklerosi Anitzeko Elkartea), Anpheb (Bizkarrezur Zatibitua duten seme-alaben Gurasoen Elkartea), Adela (Nafarroako Alboko Esklerosi Amiotrofikoaren Elkartea), Nafarroako Fibrosi Kistikoko Elkartea, Afina (Nafarroako Fibromialgia Elkartea)m Amife (Lizarrako Minusbaliatu Fisikoen Elkartea), Amimet (Tutera Merindadeko Minusbaliatuen Elkartea), Anadi (Diabetikoen Nafarroako Elkartea) eta Anapar (Parkinsoneko Nafarroako Elkartea).


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa