(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak milioi erdi euro jarri du Doneztebeko zenbait obra egiteko astelehena, 2009.eko irailak 28

Obrak dira Ezpelura, Ezkurra eta Bidasoa ibaiak garbitzea, biribilgune bat egitea eta bi markesina eraikitzea


Agintariak Doneztebeko biribilgune berrian

Agintariak Doneztebeko biribilgune berria ikustera joan dira. ( irudia handitu )

Toki Administrazioko, Landa Garapen eta Ingurumeneko eta Herri Lan, Garraio eta Komunikazioko kontseilariak, Amelia Salanueva, Begoña Sanzberro eta Laura Alba Cuadrado, hurrenez hurren, Donezteben Nafarroako Gobernuak eta bertako Udalak egindako obrak ikustera joan dira gaur; obretako inbertsioa, guztira, 528.951 eurokoa da.

Zenbateko horri esker, Ezpelura, Ezkurra eta Bidasoa ibaietako ibilguak garbitu dituzte (Doneztebeko zatian); NA-170 errepideko zeharbidean biribilgune berri bat jarri eta ingurua urbanizatu dute; eta bi markesina egin dituzte.

Glorieta berri bat jartzea eta ingurua urbanizatzea

Gaur goizean, Nafarroako Gobernuko kontseilariak Ezkurra ibaiko zubia igaro ondoren dagoen bideen elkargunean egin duten biribilgunea ikustera joan dira, besteak beste. Biribilgunea Na-170 errepideko zeharbidean dago, udal eskolen ondoan.

Elkargune horrek lehen hainbat adar zituen, leku hauetara joateko: osasun zetroa, EINeko bulegoak, urbanizazio berriak, udal eskolak eta kiroldegi berria. Elkargunea ez zegoen bideratua eta, ibilgailu asko ibiltzen zirenez eta desordenaren ondorioz, istripuak izateko arrisku handia zegoen. Biribilgune berriak zirkulazioa kanalizatzen du eta eremu hartako segurtasuna hobetzen du.

Lehen herrigunean zeuden autobus geltokiak biribilgunean jarri dituzte eta oinezkoen pasabidearen ondoan zegoena kendu egin dute, aparkaleku gehiago jartzeko.
Doneztebeko biribilgune berria

Nafarroako Gobernuak 384.408 euro jarri ditu Doneztebeko biribilgune berria egiteko. ( irudia handitu )

Glorieta berriaren kanpoaldeko erradioa 15 metrokoa da eta oinezkoentzako erdiko babesgunearena 6 metrokoa; zintarri beheratuak eta 1,5 metro zabaleko espaloi zolatua daude. Eraztun galtzada 9 metro zabal da leku estuenetan eta, oinezkoentzako erdiko babesguneaz gain, biribilgunerako sarreretan hiruki itxurako hiru babesgune egin dituzte.

Proiektuko lanak hauek dira: espaloiak eta aparkalekuen eremua zolatzea, oraingo elkargunean dauden bi itxitura horma atzeraematea, seinaleak eta informazio panelak jartzea, argi osagarriak jartzea (glorietan eta aparkalekuan) eta obrek eragindako azpiegiturak ordezkatzea. 

Glorieta eraikitzeko eta urbanizatzeko 428.181 euro gastatu dituzte. Zenbateko horretatik, Herri Lan departamentuak 282.408 euro jarri ditu eta Toki Administrazioko departamentuak 102.000 euro.

Bi markesina berri

Donezteben bi markesina berri ere jarri dituzte, 26.548 euroko inbertsioarekin. Zenbateko horren %87, hau da, 23.097 euro, Nafarroako Gobernuak jarri du, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio departamentuaren bitartez.

Diru-laguntzak eman dituzte Garraio Zuzendaritza Nagusiak urtero egiten duen deialdia medio. Ekitaldi honetan, deialdirako 149.796 euro jarri dituzte, 11 markesina egiteko eta jartzeko Donezteben, Santakaran, Longidan, Ziritza-Etxauribarren, Funesen, Larragan, Ezkurran eta Bidaurretan.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa