(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Miguel Sanz Reyno de Navarra erabilera anitzeko pabilioiko lehenengo harria jartzeko ekitaldiaren buru izan da astelehena, 2009.eko irailak 28

Erabilera anitzeko pista zentrala 10.000 ikuslerentzat, pista lagungarria 2.500 ikuslerentzat, aretoak eta aparkalekuak izango ditu


Reyno de Navarra Arenako lehenengo harria

Sanz Reyno de Navarra Arena pabilioiko lehenengo harria jartzeko ekitaldiaren buru izan da. ( irudia handitu )

Miguel Sanz Sesma Nafarroako Gobernuko presidentea Reyno de Navarra erabilera anitzeko pabilioiko lehenengo harria jartzeko ekitaldiaren buru izan da gaur goizean. Pabilioia Sadar kalean egongo da, Reyno de Navarra estadioaren alboko lursailean. 60 milioi euroko kostua izango du eta 2011n amaituta egotea espero da.

Presidentearekin batera, ekitaldi horretan, Nafarroako Gobernuaren aldetik, Álvaro Miranda Simavilla lehen presidenteordea eta Ekonomia eta Ogasun kontseilaria, María Isabel García Malo Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilaria, Juan Ramón Corpas Mauleón Viana Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo kontseilaria eta José Javier Esparza Abaurrea Nafarroako Kirol Institutuko zuzendari gerentea ere ekitaldian egon dira.

Era berean, Elena Torres Parlamentuko presidentea, Yolanda Barcina Iruňako Udaleko alkatea eta Miguel Induráin bertaratu dira, eta Nafarroako Kirol Kontseiluko, alderdi politiko eta kirol federazioetako kideak, kirolariak, kirol klubetako kideak eta kulturaren munduko ordezkariak, baita etorkizuneko pabilioia eraikiko duen arkitektura estudioko eta enpresa eraikitzaileko ordezkariak ere.

Sanz presidenteak azpimarratu duenez, Reyno de Navarra Arenarekin “gure erkidegoa esparru estalian kirol, musika, antzerki eta gizarte ekitaldi handiak hartzeko instalazio egokiak dituzten Espainiako eta Europako hirien lehen mailan kokatuko da”. Sanz pozik agertu da lan honekin “ikuskizun handiak egin ahal izango direlako meteorologiaz kezkatu gabe, inguru honetan ez baita batere ziurra izaten”. 

Bestalde Iruñako alkatea oso harro agertu da “gure gizartean horrenbeste eztabaidatu eta eskatu” den lan honetako lehenengo harria jartzeko aukera izan duelako” eta “Nafarroako Gobernuak erabilera anitzeko pabilioia izatearen aldeko apustua egin duelako”. Barcinaren esanetan, mota honetako lanei esker, “gure hiria, gure erkidegoa, hobetu egiten dira”.


Presidentearen hitzen ostean eta agintari eskudunek akta sinatu ondoren, akta eta beste objektu batzuk zentroaren lehen harria osatzen duen kutxatilaren barruan jarri dira. Aktarekin batera, Diario de Navarra egunkariaren ale bat eta Diario de Noticias egunkariaren beste ale bat sartu dira; USB bat gaurko NAOren gaztelaniazko eta euskarazko edizioekin; gaur egun erabiltzen diren txanponen sorta; eraikin honekin batera Nafarroa 2012 Inbertsioen Plana osatzen duten proiektuen argitalpenaren ale bat; eta Nafarroako kirolaren foru legearen ale bat.

Gogoan izan behar da eraikina Iruňako Udalak lagatako lursail batean egin dela, lurren jabe den Club Atlético Osasunarekin egindako hitzarmena dela bide. Proiektuaren lehen zatian, Osasunako kirol instalazioak eraitsiko dira, lurrak mugitu eta eraikinaren zimenduak eta egitura egingo dira. Proiektua Obras especiales Navarra SA (OBENASA) eta FCC Construcción SA enpresek eratutako ABEEri esleitu zitzaion, 13,6 milioi euroren truke.


Erabilera anitzeko eraikina

Reyno de Navarra erabilera anitzeko pabilioiaren proiektua Nafarroako Gobernuak sustatu du, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuaren bidez, Iruňako Udalarekin lankidetzan, azken horrek eraikina egiteko lursailak laga baititu. Proiektua Foru Komunitateko zuzkiduretan eta azpiegitura publikoetan inbertsioak egitera bideratuta dagoen Nafarroa 2012 Planean sartzen da.

Eraikinak hiru altuera eta lurpeko aparkalekua izango ditu, 41.207 m2-ko azaleraren gainean. Azalera horretatik pabilioak 28.208 m2 hartuko ditu, eta aparkalekuak 12.610 m2, eta 355 ibilgailu arinentzat eta 4 ibilgailu astunentzat lekua izango du.

Pabilioiaren barruan erabilera anitzeko pista zentrala egongo da, eta bertan mota guztietako kirol-jarduerak estalita egin ahal izango dira, eta izaera profesional eta sozialeko ekitaldiak egiteko egoitza nagusia izango da.


Reyno de Navarra Arenako lehenengo harria

Reyno de Navarra Arenako lehenengo harria jartzen. ( irudia handitu )

Ildo horretatik, mota askotako ekitaldiak hartuko ditu, hala nola ikuskizunak, azokak, konbentzioak, kontzertuak, etab. Izan ere, proiektatu den egiturari esker, edukiera aldatu eta izaera desberdineko ekitaldiek eskatzen dituzten aldaketetara azkar egokitu ahal izango da.

Modu berean, 10.000 ikuslerentzat tokia izango du, eta frontoiak 3.000 pertsona hartuko ditu. Frontoi horretan, pilota profesionaleko finalak egingo dira. Horrez gain, pabilioiak bestelako aretoak izango ditu, hala nola: kafetegia, cateringa, ekoizpen aretoa, administrazio zerbitzuak, prentsa eta hitzaldi aretoa, erabilera anitzeko gelak eta kirolaren museoa. Museo horretan Nafarroako kirolaren historia modu interaktiboan kontatuko da, eta Foru Komunitateak arlo horretan lortutako arrakastak erakutsiko dira. 

Eraikuntza proiekturen idazketa, lanen ekipamendua eta zuzendaritza, lehiaketa publikoaren bidez, TYM Arquitectos izenekoari esleitu zitzaion.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa