(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak Elikagaien Koordinazio eta Segurtasunerako Batzordea sortu du astelehena, 2009.eko irailak 28

Toki entitateak barruan hartuko ditu eta Europak arlo horretan duen araudia Nafarroan aplikatzeko eratu da


Nafarroako Gobernuak, gaurko saioan, Elikagaien Koordinazio eta Segurtasunerako Batzordea sortzea adostu du. Batzordearen eginkizuna elikagaien segurtasunaren eta kontsumitzailearen babesaren arloko eztabaida, aholkularitza, proposamena eta jarraipena egitea izango da, baita elikagaien segurtasun eta kontrol arloan eskudunak diren Herri Administrazioak koordinatzea eta Nafarroako Gobernuari arlo horien inguruko jardunei, ekimenei eta iradokizunei lotutako informazioa eta aholkularitza ematea ere. 
 
Batzordea elikagaien segurtasun eta kalitatearen arloan Europar Batasunak duen araudira, “Europako Higiene Pakete” izenekora, egokitzeko eratu da. Araudi horren arabera, elikadura katea osoan segurtasunaren planteamendu osoa egin behar da, eta lan hori “landatik mahaira” esaldiaren bidez adierazi ohi da.

Argitu beharrekoa da batzorde horrek kasu bakoitzean eskudunak diren organismoen aldetik elikadura katearen une desberdinetan ezartzen den kontrola koordinatzearen ardura duela, hau da, kontrol hori ez du zuzenean egiten, modu koordinatuan egin dadin zaintzen du, auditorietan Nafarroako Gobernuaren departamendu desberdinek egindako prozedurak berrikusiz.

Departamentuen eta toki entitateen ordezkaritza

Europako araudira egokitzeaz gain, gaur sortutako batzordearen berrikuntzetako bat da, orain, Osasun, Landa Garapen eta Ingurumen, eta Gizarte, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuak barruan hartzeaz gain, Iruňako eta Tuterako Udalak ere barruan hartzen dituela araudiak horiei esleitutako eskumenak egikaritzeko.

Zehatz esanda, Osasun Departamentua osasuna eta segurtasuna zaintzeko eskuduna da elikagaiak ekoitzi, egin, aldatu eta merkaturatzean. Alderdi horiek Osasun Publikoaren Institutuaren menpekoak dira.

Bestalde, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren aldetik, batzordean Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendaritza nagusiak eta Landa Garapeneko zuzendaritza ordezkatuta daude. Biek ala biek nekazaritza eta abeltzaintza arloko ekoizpenaren kontrol ofiziala egin eta nekazaritza eta elikadura sektorearen antolaketa, sustapena eta hobekuntza gauzatzen dute. Horrez gain, nekazaritzako elikagaien kalitateaz arduratzen da. Amaitzeko, Gazteria, Familia, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuak kontsumitzaile eta erabiltzaileen defentsarekin lotutako guztian eta kontsumoaren kontrol ofizialean parte hartzen du. 

Elikagaien Segurtasun eta Kalitaterako Batzordea Osasun Departamentuari atxikita egongo da eta urtean birritan bilduko da, Nafarroako Gobernuko Osasun Publikoaren Institutuko zuzendariaren agindupean.

Gaur sortutako batzordeak Elikagaien Segurtasun eta Kalitaterako Departamentu arteko Batzordea ordezten du. Batzorde hori 2004ko apiriletik abian zegoen.


 


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa