(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak “Nafarroa Bekak” deitu ditu, 30 laguntzarekin, iaz baino hamar gehiago asteartea, 2009.eko irailak 29

Zuzkidura ekonomiko horien bidez Nafarroako ikasleek master programak egingo dituzte nazioartean ospea duten unibertsitateetan


Gobernuak “Nafarroa Bekak” deitu ditu, 30 laguntzarekin

Nafarroako Gobernuak, Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren bidez, “Nafarroa Bekak” izenekoen bigarren deialdia egin du, Nafarroako ikasleen espediente akademiko onenak saritzeko, pertsona horiek mundu osoko zentro ospetsuetan master programak egin ditzaten. “Nafarroa Beken” deialdia gaur goizean aurkeztu dute Álvaro Miranda Simavilla bigarren presidenteordeak eta Ekonomia eta Ogasun kontseilariak eta Juan Franco Pueyo Departamentu horretako Nazioarteko Proiekzio Zerbitzuko zuzendariak.

Deialdi honetan 30 beka eskainiko dira –2009an baino 10 gehiago-. Laguntza horietakoren bat jasotzeko interesa dutenek eskaera gaurtik maiatzaren 3ra aurkez dezakete www.navarra.es web helbidean (kasu batzuetan, epea luzatu ahal izango da, beka ematea masterrean onartzearen araberakoa baita). Aurtengo deialdian, Departamentuak ikasleen iradokizunak kontuan hartu ditu, haien beharrizanetara hobeto egokitzeko.

2011n beka gehiago eskainiko dira, 40 izango dira guztira, eta 2012an behin betiko kopurua eskainiko da, 50 beka. Laguntza horiei esker, ikasleek, besteak beste, Harvard eta Stanford unibertsitateetan, Massachusettseko Institutu Teknologikoan, Columbiako Unibertsitatean, Tokiokoan, Australiako Unibertsitatean edo Pekineko Unibertsitatean ikasi ahal izango dute.


Bekan masterraren matrikula osoa eta egonaldirako poltsa sartzen dira, hau da, 13.500 euro urtean, eta joan-etorriko txartel bat seihileko bakoitzean. Laguntzak gutxienez urtebeterako eta gehienez bi urte eta erdirako emango dira. Nafarroako Gobernuak, aurtengo deialdirako, 1,5 milioi euroko urte askotako gastua onetsi du. Kopuru horretatik 600.000 aurten erabiliko dira, 800.000 2011n, eta 100.000 2012an.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako bekak 2010.ppt

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa