(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroan aurkeztutako EEEn %90,5ek aldi baterako izaera dute asteartea, 2009.eko irailak 29

Urtarrila eta iraila bitartean 437 etendura-espediente eta 46 hutsaltze-espediente aurkeztu dira


Nafarroako Gobernuak Foru Komunitatean urtarrila eta iraila bitartean aurkeztutako enplegu-erregulazioko espedienteen (EEE) bilakaerari buruzko balantzea egin du gaur. Lan Zuzendaritza Nagusiak nabarmendu duenez, ukitutako langileen %92ren espedienteak aldi baterakoak izan dira, eta beraz, enplegua berreskuratuko dute. Horrez gain, Lan Zuzendaritzak azpimarratu du eskatutako espedienteek adostasun maila handia dutela, izan ere, horietako %86 enpresaren eta langileen arteko aurretiazko akordioarekin aurkezten dira.

Nafarroako Gobernuaren Lan Zuzendaritza Nagusiaren datu ofizialen arabera, urtarrila eta irailaren 7a bitartean 483 espediente planteatu ziren. Horietatik 437 (%90,5) aldi baterakoak dira, eta gainerako 46 hutsaltze-espedienteak dira. Aldi baterako edo etendura espedienteek ukitutako langileak 13.344 dira (%92), eta hutsaltze-espedienteek ukitutakoak 1.118. Lan Zuzendaritza Nagusian aurkeztutako espedienteak akordioa egin eta gero aurkeztu dira etendura-espedienteen %86an, eta hutsaltze-espedienteen %78tan.

Nafarroako Gobernuak, espedientea ebazteko, indarreko araudian eta Langileen Estatutuan ezarritako baldintza objektiboak erabiltzen ditu. Ildo horretatik, gogoan izan behar da estatutuan ezarri dela Lan Zuzendaritza Nagusian akordioa egin eta gero aurkezten diren enplegu-erregulazioko espedienteak modu automatikoan onetsi eta balidatu behar direla. Nahitaez bete beharreko baldintza horrek aldi baterako espedienteetan zein kontratuak hutsaltzeko espedienteetan eragina du.

Espedientearen izapidetze-prozesuan, Nafarroako Gobernuko Lan Zuzendaritza Nagusiak aurkeztutako espedienteak arretaz aztertu eta arlo horretan indarrean dagoen legeria bete dadin zaintzen du. Lan Zuzendaritza Nagusia bitartekaria izaten da enpresaren eta batzordearen artean, alderdiek negoziatu eta akordioa lortu dezaten. Modu horretan, espedientera bildutako langileen kopurua gutxitzeko neurriak hartu behar dira eta espedienteak langileengan dituen ondorioak albait gehien murriztu behar dira.

Foru Komunitateko Administrazioak, aurkeztutako espedienteei dagokienez, enpresaren eta langileen ordezkarien jarrera, Lan Ikuskaritzaren txostena, eta Departamentuaren analisi juridikoa kontuan hartzen ditu, baita elkarrizketa indibidualetan eta bi alderdiekin egiten diren bileretan jasotako informazioa ere.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa