(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako eta EAEko gobernuek neguan bidezaintza hobeto koordinatzeko jarraibideak adostu dituzte asteartea, 2009.eko irailak 29

Protokoloan jaso dute zaintzarako eta segurtasunerako bitartekoak martxan jarri eta eten aurretik elkarri jakinaraztea


Bilera

Nafarroako eta EAEko gobernuek neguan bidezaintza hobeto koordinatzeko jarraibideak adostu dituzte ( irudia handitu )

Nafarroako eta EAEko gobernuetako Larrialdi, Zirkulazio eta Herri Lanetako arduradunek neguan bidezaintza hobeto koordinatzeko prozedurak adostu dituzte gaur. Protokoloan zehaztu dute bi erkidegoek zer egin behar duten elkarri aurrez jakinarazteko bidezaintza planak abian jartzera edo etetera doazela, eta komunak diren bideetan etete teknikoak egin behar dituztela (bideak garbitzeko).

Halaber, akordioan azaldu dute bitartekoak koordinatzeko ze mekanismo erabili behar dituzten. Bitartekoak koordinatuko dituzte, hain zuzen, gestio zentroek (foruzainen eta ertzainen aginte zentroek (Guardia Zibilari jakinarazita), larrialdiak koordinatzen dituzten zentroek (SOS Nafarroa eta SOS Deiak), errepideak kontrolatzen dituen zentroak, zirkulazioa zentroak, e.a.) edo errepideetan mobilizatzen diren zerbitzuek, sakelako telefonoen bitartez, TETRA irrati sareen bitartez, e.a. 

Bilera Nafarroako Jauregian egin dute. Euskal Autonomia Erkidegoaren izenean bertaratu dira Amparo Lopez, Zirkulazioko zuzendaria (burua); Ertzaintzako Zirkulazio ataleko burua, Txetxu Blasco; eta larrialdi eta zirkulazio arloko teknikariak. Nafarroako Gobernuaren aldetik, topaketako burua Juan Ramon Rabade Barne zuzendari nagusia izan da. Horrez gain, bileran izan dira Herri Lanetako zuzendari nagusia, Jose Luis Echavarri, eta Errepideen Zaintza Zerbitzuko eta Foruzaingoko Zirkulazio eta Bide Segurtasuneko arduradunak. Halaber, bilerara gonbidatu dituzte Guardia Zibilaren Nafarroako Zirkulazio komandantea, Carlos Perez-Castello, eta Zirkulazioko probintzia burua, Vicente Lopez.

Gauzak horrela, bi administrazioen arteko koordinazio arauak dokumentu batean jaso dituzte, lehen aldiz. Aurrez, bi erkidegoetako ordezkariek lurraldetakoren batean galtzadetan (Nafarroa-Gipuzkoa eta Nafarroa-Araba sare nagusian) etete teknikoak egiten direnean sortzen diren arazoak aztertu dituzte; izan ere, auto-ilarak sortzen dira. Horri dagokionez, alderdiek ikusi dute jarduera horiek denbora errealean koordinatu behar direla, neguko bidezaintzako arazoak Babes Zibileko arazo bihur ez daitezen.

Halaber, nabarmendu dute neguan muga geografikoetan elkarri garbiketa eta bidezaintza zerbitzuak emateko premia dagoela. Horretarako, Nafarroako Gobernuko Herri Lanetako Zuzendaritza Nagusiak eta Gipuzkoako eta Arabako behin-behineko aldundiek lana koordinatu egingo dute.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa