(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak erretirodunen elkarte eta kluben zuzendaritza-batzordeen eginkizuna aitortu du osteguna, 2009.eko urriak 1

Miguel Sanz Sesma Gobernuko presidentea Adinekoen Nazioarteko Eguna ospatzeko ekitaldiaren buru izan da


Erretirodunen elkarte eta klubak aitortzeko ekitaldia

Miguel Sanz Sesma erretirodunen elkarte eta klubak aitortzeko ekitaldiaren buru izan da. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak, Miguel Sanz Sesma presidentea buru dela, erretirodunen elkarte eta klubek Hirugarren Adinekoen alde egindako lana aitortu du gaur goizean egindako ekitaldian.

Ekitaldia Adinekoen Nazioarteko Eguna dela-eta egin da, eta zehatz esanda, elkarte horiek adinekoak sustatzearen, horien bizi-kalitatea hobetzearen eta gizarte bidezko eta berdinzaleagoa lortzearen alde modu boluntarioan garatzen duten lana aitortu du.

Presidentearekin batera, Nafarroako Gobernuaren aldetik, María Isabel García Malo Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilaria, Marta Álvarez Alonso Gizarte Gaietako eta Garapenerako Lankidetzarako zuzendaria eta Begoña Rodríguez Marcos Nafarroako Menpetasunerako Agentziaren zuzendari gerentea egon dira ekitaldian. Era berean, Sabino Álava Nafarroako Adinekoen Kontseiluko kideak eta Salvador Rubi Nafarroako Adinekoen Kontseiluko presidenteordeak ere ekitaldian parte hartu dute. 

Hitzaldiaren lehen zatian, Sanzek adinekoei bideratutako politikak azpimarratu ditu. Presidentearen arabera, “politika hauek gizartearen garapen, aurrerapen eta oparotasunaren funtsezko ikurra dira, izan ere, adinekoen beharrizanak artatzeaz gain, adinekoak herritarren atal garrantzitsu moduan hartzen dituzte”.

Sanzek erretirodunen elkarte eta klubetako zuzendaritza-batzordeei eskerrak eman dizkie klub horiek jarduerak gogo handiz antolatzen dituztelako, “benetako etxebizitzak baitira”. Presidentearen hitzetan, “elkartekideen esparrua gainditzen duen adibide aktibo eta etengabea dira, eta gizarte osoa aberastu eta motibatzen dute”.

Bestalde, Sabino Álavak erretirodunen elkarte eta kluben eginkizuna nabarmendu du, eta berak esan duenez, “horiek kontuan hartzen jarraitu behar dugu, mundu honetara eta gizarte honetara ekarpen handia egiten dutelako”. 

Ekitaldian 700 pertsonak baino gehiagok parte hartu dute eta horietatik 650 Foru Komunitateko erretirodunen 160 elkarte eta klubetako zuzendaritza-batzordeetako kideak izan dira. Elkarte eta klubetako ordezkariei adimen-urritasuna duten 21 eta 25 urte bitarteko gazteek egindako eskultura abstraktua eman zaie. Gazte horiek Caja Navarra Fundazioaren “Isterria” lanerako ikastegikoak dira. Eskulturaren barruan bihotz bat sartu da, Nafarroako gizartearen alde egiten duten eginkizun eskuzabalaren ikur moduan.

La Rondalla El Salvador 30 adinekok osatutako taldeak alaitu du ekitaldia.
Dokumentazioa:
Presidentearen hitzaldia
Ekitaldira hurreratu diren klubak eta elkarteak

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa