(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak erosteko ahalmena eta enplegu publikoaren gaur egungo bolumena mantentzea proposatu dio Mahai Orokorrari osteguna, 2009.eko urriak 1

Akordioaren oinarrietan inguruabar sozioekonomikoei eta aurrekontu-xedapenei aipamen egiten zaie


Funtzio Publikoaren Mahai Orokorraren bilera

Nafarroako Gobernuak lan-baldintzei buruzko proposamena aurkeztu du. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak Nafarroako Herri Administrazioko langileen enplegu-baldintzei buruzko akordioa egiteko proposamena aurkeztu du Funtzio Publikoaren Mahai Orokorrean. Akordio hori dela bide, besteak beste, erosteko ahalmena eta enplegu publikoaren gaur egungo bolumena mantentzea proposatu da.

Bilera Nafarroako Jauregian egin da, eta horretan Javier Caballero Martínez Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak parte hartu du. Nafarroako Gobernuko ordezkariek sindikatuetako ordezkariekin elkarrizketa egiteko eta akordioa lortzeko prest daudela adierazi du, eta gaur egungo inguruabar sozioekonomikoak zein aurrekontu-eskuragarritasunak aipatu dituzte. Baldintza horiek estatuan sinatutako akordioan ere islatu dira.

Erosteko ahalmena mantenteko proposamenari dagokionez, Nafarroako Gobernuak proposatu du berme honek hiru urteko indarraldia izan dezala, 2009tik 2011ra. Aldi honetan Nafarroako benetako KPI urte hauetan ordainketek izandako hazkundea baino handiagoa bada, aldeak izaera finkagarria izango du eta 2012ko urtarrilaren 1etik aurrera ordainketei zuzenean aplikatuko zaie.

Foru Komunitateko Administrazioan enplegu publikoaren gaur egungo bolumena mantentzeari dagokionez, Gobernuak konpromisoa hartu du indarraldiaren amaierako zifra 2009. urtearen hasierako zifraren berdina izan dadin.

Proposamenaren puntu honekin batera, beste puntu batean enplegu publikoaren kalitatea aipatzen da, eta horretan Nafarroako Gobernuak aurreratu du denborazkotasuna murrizteko apustua egingo duela, batez ere Hezkuntza Departamentuan eta Nafarroako Osasun Zerbitzuan. Horrez gain, laugarren puntuan ezarritakoaren arabera, Foru Administrazioak neurriak hartuko ditu tituludun gazteak laneratzeari mesede egiteko.

Era berean, proposamen horren arabera, Nafarroako Gobernuak laneko, familiako eta norberaren bizitza uztatzeari mesede egiten dioten neurriak hartuko ditu, hala nola, araudi orokorrean ezarritako lanaldi murrizketak edo unitate jakin batzuetan laneko ordutegia malgutzea.

Amaitzeko, Nafarroako Gobernuak Langileen Estatutuaren erregelamendu-garapenak toki-entitateetako langileengana hedatzea eskaini du (lanaldi-murrizketa, aldi baterako ezintasuna eta ordu edo diru bidezko konpentsazioak). Sindikatuek elkarrizketa-giroa dagoela nabarmendu dute, eta oinarri hauek aztertu ondoren, haien proposamenak aurkeztuko dituztela aurreratu dute.

Dokumentazioa:
Akordioaren oinarriak

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa