(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernua Itzagaondoan eta Txulapainen erretako eremuak berreskuratzen hasi da osteguna, 2009.eko urriak 1

Suak 1.386 hektarea baso erre ditu udaran Foru Erkidegoan


Erretako leku batzuk bere kasa ari dira berritzen

Nafarroako Gobernua Itzagaondoan eta Txulapainen erretako eremuak berreskuratzen hasi da ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak, Landa Garapen eta Ingurumen departamentua medio, uztailean Itzagaondoan eta Txulapainen erretako eremuak berreskuratzeko lanei ekin die; 825,6 eta 340 hektarea erre ziren, hurrenez hurren. Bi sute horiek Nafarroan udan sekula izandako larrienak dira.

Lan horiek Berreskuratze Plan baten bildu dituzte eta plan hori Landa Garapen eta Ingurumen departamentua ari da gauzatzen. Planak hiru zati dauzka: erretako egurra kentzea, kaltetutako azpiegiturak leheneratzea eta, behar izanez gero, mendiak basoberritzea.

Itzagaondoan erre zen baso gehien; han, Untzitin, Altzorritzeko pinudian erretako egurra kentzen ari dira (pinudiak 20 hektarea dauzka). Guztira 3.000 metro kubiko egur kenduko dituzte, gutxi gorabehera, eta, balio komertzial txikia dutenez, Zangozako biomasa zentralera eramango dituzte. Itzagaondoan, Erretako eta Ardanatzeko pinudietan (11,04 hektarea) 2.500 metro kubiko egur daude erreta, gutxi gorabehera, eta orain aprobetxatzen ari dira. Txulapainen erretako pinuen egurra (Pinus nigra) kentzen ari dira. Egur gehiena batere balio komertzialik gabekoa denez, erretakoa birrintzen ari dira, paper edo biomasa gisa aprobetxatze aldera.

Azpiegiturei dagokienez, itxiturak hondatu dira gehien. Landa Garapen eta Ingurumen departamentuaren arabera, Izagako mendietan itxituren 3.130 metro lineal daude hondatuta eta Txulapainen 5.200 metro lineal. Itxiturak konpontzen basozaintza lanak amaitu ondoren hasiko dira, salbu Izagako mendietan Idotzin (Ibargoiti) eta Altzorritz (Untziti) artean dagoen itxitura: hori laster jarriko dute berriz, abereak eduki ahal izateko. Itxiturak konpontzearekin batera, Txulapainen bideak konpontzen eta irekitzen hasiko dira, pistetan behar bezala ibili ahal izateko.

Kaltetutako eremuak leheneratzea

Berreskuratze Planaren hirugarren zatia 2010ean eramango dute aurrera, udaberrian ikusi ondoren zuhaiztiak bere kasa leheneratzeko gai diren ala ez. Gai ez badira, basoberritze lanak udazkenean eta neguan hasiko dituzte, zuhaitzak "izerdia geldirik dagoela" landatu behar baitira. Ze zuhaitz espezie landatu tokiko erakundeekin batera erabakiko dute; erakundeek esan beharko dute basoetarako ze helburu nahi dituzten.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa