(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak zinema beltz amerikarrari buruzko ziklo bat antolatu du: zazpi film eta hiru hitzaldi emango dituzte ostirala, 2009.eko urriak 2

Filmak ematen urriaren 8an hasiko dira eta Jacques Tourneurren “Out of the past” jarriko dute; mintegia, berriz, azaroaren 16tik 18ra egingo dute.


Zinema beltz amerikarra

Zinema beltz amerikarrari buruzko zikloaren kartela. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Ikus-entzunezko Arteen eta Zinematografiaren Institutuaren (NIAZIren) bitartez, zinema beltz amerikarreko ziklo bat antolatu du. Zikloa Iruñan egingo dute, urriaren 8tik azaroaren 19ra. Zazpi pelikula jarriko dituzte, jatorrizko bertsioan eta azpitituluekin: Out of the past, They Live by Night, Big sleep, The killers, The big heat, The Roaring Twenties eta Touch of evil. Horrez gain, Jose Antonio Hurtado, Antonio Santamarina eta Carlos Losillak hiru hitzaldi emango dituzte.

Zinema beltz amerikarreko zikloa Nafarroako Gobernuak NIAZIren bitartez antolatzen duen lehena da. Esan bezala, zazpi pelikula emango dituzte, jatorrizko bertsioan eta azpitituluekin. Gainera, filma jarri aurretik laburpen txiki bat egingo dute eta gero eztabaida. Hasierako laburpenaren eta amaierako eztabaidaren helburua da areto komertzialengandik bereiztea.

Zinema saioak ostegunero egingo dituzte, urriaren 8tik azaroaren 19ra, arratsaldeko 19.30ean, Yamaguchiko Golem zinean. Sarrerak 2 euro balioko du. Pelikula aurkeztu eta eztabaida antolatu Juan Zapater zinema kritikariak eta Blanca Oria kazetariak egingo dituzte. Saioen hasieran materiala banatuko dute filmari buruzko informazioa emateko.

Zinema beltz amerikarrari buruzko mintegiari dagokionez, hiru hitzaldi egingo dituzte Civivox Condestable zentroko areto nagusian, azaroaren 16an, 17an eta 18an. Hitzaldiak arratsaldeko 19.00etan hasiko dira eta sartzea doakoa izango da. 

Azaroaren 16an, Jose Antonio Hurtadok, Valentziako Filmotekako programazio buruak, honako gai hau izango du hizpide: “Zinema beltzaren ezaugarriak eta mugak”.

Azaroaren 17an, Antonio Santamarinak, Madrilgo Filmoteka Espainiarraren Dore zinemako gerente eta zinema idazleak, hitzaldi hau emango du: “Zinema beltza: joerak eta arketipoak".

Amaitzeko, azaroaren 18an, Carlos Losillak, zinema idazle eta Bartzelonako Pompeu Fabra Unibertsitateko zinema irakasleak, gai honetaz hitz egingo du: “Idazketa klasikoaren krisia eta thriller postklasikoaren hasiera".

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Películas

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa