(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuaren laguntza goiztiarraren programa Foru Komunitateko inguru guztietan emango da ostirala, 2009.eko urriak 2

Programaren kudeaketa ANFAS elkarteari esleitu zaio, 514.234 euroren truke, Iruñan eta Iruñerrian izan ezik, bertan ANDEPek zuzenean emango du eta


Laguntza Goiztiarraren Programa

ANFASekin sinatutako akordioa laguntza goiztiarraren programa kudeatzeko. ( irudia handitu )

2010eko irailaren 1etik abenduaren 31ra, Menpekotasuna duten Pertsonen aldeko Nafarroako Elkarteak (ANFAS) Nafarroako Gobernuaren Laguntza Goiztiarraren Programa kudeatuko du Tuteran, Lizarran, Tafallan, Zangoza eta Altsasun. Iruñan eta Iruñerrian, zerbitzu hori, izaera unibertsala eta doakoa duena, Nafarroako Menpekotasun Agentziak (ANDEP) kudeatuko du zuzenean. Orain arte, zerbitzu hau elkarteari diru-laguntza emanda eskaintzen zen. Hala ere, une honetatik aurrera, kontratu bidez egiten da. 

Hala ezarri da María Isabel García Malo Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariak eta Alberto Enrique Martín ANFASeko presidenteak gaur goizean sinatutako dokumentuan. Ekitaldia elkarteak Tuteran duen egoitzan egin da.

García Malok azpimarratu duenez, 514.234 euroko kontratu honen bidez laguntza goiztiarraren programa hau Nafarroako inguru guztietara hedatu nahi da. Kontseilariaren arabera, zerbitzu honen bidez helburu bikoitza lortu nahi da: batetik, autonomia pertsonala sustatzen lagundu nahi da, eta bestetik, zaurgarritasun-inguruabar bereziak dituzten 0 eta 3 urte bitarteko haurren menpekotasun-egoerak artatu nahi dira, horiei bideratuta baitago. Salbuespen moduan, laguntza goiztiara 6 urtera arte luzatu daiteke, betiere, balorazio-ekipoak hala xedatzen badu.

Laguntza goiztiarraren programa Nafarroako Gobernuaren zerbitzu publikoa da. 1981ean jarri zen abian, eta antolaketari eta eginkizunei dagokienez, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuaren menpekoa da. Gaur egun ANDEPek kudeatzen du Iruñan eta Iruñerrian, eta Nafarroako gainerako inguruetan, zuzenean eta zeharka, ANFASek.


Laguntza Goiztiarraren Programa

ANFASek laguntza goiztiarraren zerbitzua Nafarroako gainerako inguruetan kudeatuko du. ( irudia handitu )

Kontseilariak gogorarazi duenez, laguntza anbulatorioko prestazio bermatu unibertsal eta doakoa da, eta balorazio, estimulazio eta errehabilitazio programak eskaintzen ditu, garapenari lotutako nahasteak dituzten edo izateko arriskua duten haurren beharrizan iragankor eta iraunkorrei erantzuna emateko.


García Maloren esanetan, zerbitzu hau gorantz doa: 2000. urtetik 2008. urtera, bitarteko hau erabiliz 0 eta 3 urte bitarteko 1.869 haur artatu dituzte guztira, 1.517 Iruñan eta Iruñerrian, eta 352 gainerako inguruetan.

Gogoan izan behar da ANFASek Tuteran duen egoitzan Buru Osasunerako Nafarroako Elkartea (ANASAPS) ere badagoela. Egoitza duela bi urte inauguratu zuten, eta Nafarroako Gobernuak finantzatu zuen 1,4 milioi eurorekin. Kopuru hori eraikina egokitzeko erabili zen.

Eskubide subjektiboa hartzaileentzat

Lagutza Goiztiarraren zerbitzuaren bidez, hurrengo hauek lortu nahi dira: garapen-nahasteak dituzten edo horiek izateko arriskua duten haurrak behar den moduan garatzea, alterazio edo desgaitasun baten ondorioak mugatzea edo, hala denean, ezabatzea, familian eta gizartean txertatzeko aukerak erraztea, eta haurren eta horien familien bizi-kalitatea hobetzea.

Hauek dira helburuak: haurrak jaiotzen direnetik 3 urte dituztenera arte artatzea, baita familiak ere; ahal den neurrian, haurraren garapena optimizatzea eta haurraren integrazioari mesede egitea; konpentsatzeko, oztopoak ezabatzeko eta beharrizan zehatzetara egokitzeko beharrezko mekanismoak sartzea; eta, amaitzeko, haurraren familiaren eta inguruaren beharrizanak eta eskaerak artatzea eta erantzuna ematea. 

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa