(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanz presidenteak Iruñako Garraioaren Hiriko hirugarren fasea inauguratu du astelehena, 2009.eko urriak 5

Hirugarren eta laugarren faseetan 56 milioi baino gehiago inbertitu dira, eta batez beste 72 pertsonarentzat enplegua sortu da


Garraioaren Hiriko hirugarren fasea inauguratu da

Iruñako Garraioaren Hiriko hirugarren fasean zinta mozteko ekitaldia. ( irudia handitu )

Miguel Sanz Sesma Nafarroako Gobernuko presidentea Iruñako Garraioaren Hiriko hirugarren fasea inauguratzeko ekitaldiaren buru izan da gaur goizean. Proiektu horretan (laugarren fasearekin batera) gaur egunera arte 56 milioi euro inbertitu dira.

Lehenengo eta bigarren fasea sendotu ondoren, azpiegiturak 635.775 m2 irabaziko ditu, eta merkataritza-azaleraren %65 konprometituta dago honezkero. Modu horretan, hirugarren fasea martxan jarrita, Hiriaren Garraioak 1.244.138 m2 ditu.

Sanzen esanetan, “gaur abian jarri den hirugarren fase honen bidez, azalera eskuragarria bikoizteaz eta produktuaren eskaintza handitzeaz gain, kontratazioaren modalitate ekonomikoak (salmenta edo alokairua) malgutu egiten dira, sektorearen merkatuari mesede egiteko”.

Plataforma logistiko honen garapena Nafarroako Gobernuak bultzatu zuen Iruñerrian garraioaren sektorea, banaketa eta logistika antolatu eta garatzeko, sektorerako beharrezkoak diren espazioak, azpiegiturak eta zerbitzuak hornituz, eta plataforma logistikoaren erreferentzia moduan ezartzeko beste nodo logistiko batzuekin, eskualdean, nazioan eta Europan duen lotura dela bide.

Enpleguaren sorrera


Nafarroako Gobernuak, Nafarroa 2012 Planean 107.913.539 euroko ekarpena egitea aurreikusi du Garrioaren Hiriko hirugarren eta laugarren faseak egiteko, lau urteko epean. Orain arte, inbertsio-konpromisoak bete dira, eta Nafarroa 2012 Plana amaitu arte, 51.000.000 euro inbertitzeko daude. Merkaturatzeari dagokionez, konprometitutako azalera %65 da.


Garraioaren Hiriko hirugarren fasea inauguratu dute

Sanz presidenteak Garraioaren Hiriko hirugarren fasea inauguratu du.


Sanz presidentearen hitzaldian, enpleguaren arloan gaur egun dagoen egoera eta etorkizuneko perspektibak aipatu dira. Sanzek azpimarratu duenez, gaur egun, Iruñako Garraioaren Hiriko lehen eta bigarren faseetan 2.500 pertsona inguruk egiten dute lan egunero, eta hirugarren fasea %100ean amaitu eta okupatu ondoren, enpresetan beste 2.000 pertsona lanean hasiko direla kalkulatzen da. Azken finean, hiru faseen batura dela bide, 4.500 pertsonak egingo dute lan Garraioaren Hirian. 

Era berean, enplegua sortzeko aurreikuspena betetzen ari da, eta batez beste 72 pertsonarentzat enplegua sortu da. Modu berean, laugarren fasean, 23 lanpostu gehiago sortuko dira, 2011. urteko azken seihilekoan.

Garrioaren Hiria gaur egun

Gaur egun, lehenengo eta bigarren faseen ostean, 150 enpresa ezarri dira guztira, eta inguru logistikoa, zentro motorra (ibilgailuen asistentziarako), zerbitzuen ingurua (Nafarroako bi garraio-elkarte nagusiak bertan daude, TRADISNA eta ANET), bi hotel, jatetxe-kafetegia eta ibilgailu astunentzako aparkalekua daude. Hirugarren fasean, epe laburrean, 12 enpresa ezarriko dira, eta horien artean Frantziako Decathlon multinazionala eta Nafarroako N.T.V. Logística SA eta Transportes Leoz SL aipatu behar dira. 

Sanz presidentearen esanetan, “Iruñako Garraioaren Hirian enpresa berriak sartuta enpresen artean sinergiak sortuko dira, eta horiek merkatua dinamizatu eta kostuei begira lehiakorragoak bihurtuko dira”.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa