(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Administrazio Publikoak ingurumen arloko prestakuntza plan berria egiten hasi dira astelehena, 2009.eko urriak 5

Jardunaldi batzuetan, Sanzek nabarmendu du ingurumen ikuspegia integratzea "benetako aukera bat" dela eredu ekonomikoaren trantsizioa gestionatzeko


Sanz presidentea, ingurumen arloko plan berriari ekiteko aurkezpen ekitaldian ( irudia handitu )

Gaur, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuak (NAPIk) Administrazioren Ingurumen Prestakuntzarako II Plana (2010-2013) egiteko partaidetza prozesuari ekin dio. Plan hori Nafarroako Gobernuko departamentu guztietako, enpresa publikoetako eta Toki Administrazioko langile publikoei dago zuzendua.

Jardunaldia Nafarroako Gobernuko presidente Miguel Sanz Sesmak hasi du. Harekin batera egon dira Lehen presidenteorde eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria, Javier Caballero Martinez, eta Landa Garapen eta Ingurumen arloko kontseilaria, Begoña Sanzberro Iturriria.

Sanz presidenteak azpimarratu du ingurumen ikuspegia integratzea “benetako aukera dela eta onuratsua, gainera, gaur egungo ekonomia eta gizarte eredutik beste eredu eramangarriagoa baterako trantsizioa gestionatzeko". Halaber, nabarmendu du ingurumen ikuspegia integratzeko eta eramangarritasunaren alorrean aurrera egiteko gobernuek langile publikoak inplikatu behar dituzte helburu horretan “eta prestatu egin behar dituztela eramangarritasunak administrazioan eskatzen dituen aldaketa indibidual eta kolektiboak arrakastaz egiteko”.

Jardunaldiari Sanz presidenteak eman dio hasiera. Gero, Aholkularitza Juridikoko zerbitzuko zuzendariak, Jose Antonio Razquinek esku hartu du, hitzaldi honekin: “Informazioa, partaidetza eta justizia ingurumenaren alorrean". Ondoren, Ramon Loiteguik, NAPIko Prestakuntza Zerbitzuko zuzendariak, 2002-2006 denboraldiko Ingurumen Prestakuntzarako Planaren emaitzen berri eman du. Halaber, Tomas Rodriguez Garrazak, NAPIko idazkari nagusiak, administrazio publikoetako ingurumen arloko prestakuntzari buruzko estatuko jardunaldietan atera dituzten ondorioak azaldu ditu. Jardunaldi horiek ekainean egin ziren Iruñan, estatuko eta autonomia erkidegoetako hainbat teknikari bilduta. Bukatzeko mahai-inguru bat egin dute, Ingurumen Prestakuntzarako Plan berriaren premiei buruzkoa. Mahai-inguruan parte hartu dute, Andres Eciolazak, Ingurumen eta Ur arloko zuzendari nagusiak; Jesus Maria Garciak, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioko buruak; eta Javier Asinek, Nafarroako Ingurumen Baliabideen Zentroko Fundazioko zuzendari gerenteak.


Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.

Dokumentazioa:
Intervención Presidente Sanz.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa