(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Musika Abian programan 36.000 eskola-ume inguruk parte hartuko dute ikasturte honetan asteazkena, 2009.eko urriak 7

Sei ikuskizun egingo dituzte Baluarten, Gaiarre Antzokian eta Barañaingo Auditorioan


Nafarroako ikastegiek 38.037 eskari egin dituzte Eskola Kontzertuetan parte hartzeko (guztira 35.820 lagunentzako lekua dago). Aurten sei ikuskizun izango dituzte eskola-umeei gozagai, Baluarten, Gaiarre Antzokian eta Barañaingo Auditorioan.

Programa Nafarroako Gobernuak antolatzen eta finantzatzen du 1993tik eta 2003-2004 ikasturtean jarri zioten orain daukan formatua. Aurtengo programa aurkeztu dute Nafarroako Gobernuko Kultura eta Turismo kontseilariak, Juan Ramon Corpasek; programako aholkulariak, Fernando Palaciosek; eta Nafarroako Orkestra Sinfonikoko gerenteak, Florentino Brionesek. Programa sortu zenetik 56 muntaia desberdin egin dituzte. 
 
Eskari gehien Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan egin dituzte, 30.040 eskari hain zuzen; maila horietarako 26.220 lagunentzako lekua dago. Bigarren Hezkuntzan eskari gutxiago egin dituzte eta 9.600 lagunentzako lekua dago. Kontzertuekin batera kontakizunak izango dituzte entzungai ikasleek, euskaraz eta gaztelaniaz.

Haur Hezkuntzako umeek (7 urte artekoek) “Ausarta joskina” ikusi ahal izango dute. Jatorrizko ikuskizuna Iruñan estreinatu zuten, 1999-2000 denboraldian. Oraingoan, ordea, eszenaratzean berritasunak sartu dituzte. Barañaingo Auditorioan egongo da ikusgai, 2010eko urtarrilaren 18tik 22ra, goizeko 10.00etan eta 11.30ean, eta arratsaldeko 15.00etan. Musika Tibor Harsanyirena da eta Grimm anaien “Joskin ausarta” ipuinean oinarritua dago. Parte hartuko dute Pablo Sarasate Musika Kontserbatorio Profesionaleko irakasle eta ikasleek.

Lehen Hezkuntzako haurrentzat (8 urtetik 12 urtera bitartekoentzat) hiru kontzertu antolatu dituzte. Lehenbizikoa, “Andreas, txirulari alderraia” kontakizun musikala, Lizarrako Antzinako Musikaren Astean eman zuten. Kontakizunaren ardatzak Andreas Prittwitz musikari handia eta haren taldea, "Looking back over the Renaissance", dira. Kontzertu hori Barañaingo Auditorian egingo dute, azaroaren 23tik 27ra, goizeko 10.00etan eta 11.30ean. Kontakizuna Fernando Palaciosena da. 

Lehen Hezkuntzako haurrentzako bigarren kontzertua "Fausto doktorearen laborategia” da. Dantza egiteko kontakizun bat da, magoari eta deabruarekin egin zituen tratuei buruzkoa. Ikuskizuna Teatro Real antzokiaren ekoizpena da eta Baluarten aurkeztuko dute. Ikuskizunean parte hartzen dute Madrilgo Dantza Kontserbatorio Nagusiko dantzariek. 2010eko otsailaren 18an eta 19an izango dute ikusgai, Goizeko 10.00etan eta 11.30ean. Musika eta gidoia Fernando Palaciosek egin ditu. Alde horretatik, musika Nafarroako Orkestra Sinfonikoaren esku egongo da.

Hirugarren ikuskizuna “Pedro eta otsoa” da. Iraganeko kontzertu bat da, baina berritua; oraingoan hitzik gabe kontatuko dute. Orkestrak Prokofievek kontakizunerako konposatutako partitura osoa joko du eta, aldi berean, kontakizun musikal hori oinarri hartuta Suzie Templeton zuzendariak egin duen filma jarriko dute. Aurrez sarrera didaktiko bat egingo dute. Kontzertua Gaiarre Antzokian izango da, apirilaren 14tik 16ra, goizeko 10.00etan eta 11.30ean. Musikaz Nafarroako Orkestra Sinfonikoa arduratuko da, Carl Davis zuzendari duela. Sarrera pedagogikoa Fernando Palaciosek egin du.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa