(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 2,25 milioi euro bideratu ditu ikerketarako eta ikerlarien mugikortasunerako laguntzetara osteguna, 2009.eko urriak 8

Laguntza horiek hiru jarduera-ildotan egituratzen dira: doktorego aurreko laguntzak, doktorego osteko laguntzak, eta ikerlarientzako kontratuetarako laguntzak unibertsitateetan eta ikerketa-zentroetan


Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuko Prestakuntzarako eta Ikerketa eta Garapenerako Planak (I+G) 2.222.724 euro bideratu ditu ikerketarako eta ikerlarien mugikortasunerako. Ekarpen horiei esker, hogei ikerlari gaztek doktoregoko trebakuntzarako eta tesia egiteko laguntzak jasoko dituzte lau urteko epean. Horrez gain, hamar doktorek bekak jasoko dituzte ikerketa-proiektuak egiteko, zazpik atzerriko unibertsitate ospetsuetan (lau EEBBetan eta hiru Australian, Suitzan eta Alemanian). Amaitzeko, eta ekarpen horiei esker, beste lau ikerlari Nafarroako I+G+b sistemako ikerketa-zentroetan modu egonkorrean sartuko dira.

Laguntzek hiru ildo osagarri dituzte: doktorego aurreko, doktorego osteko etaikerlariak unibersitateetan eta ikerketa-zentroetan kontratatzeko laguntzen deialdia.
 
Doktorego aurreko laguntzak

Doktorego aurreko laguntzen deialdiaren bidez, onuradunek doktorego-tesi bat egin eta doktore-titulua lortuko dute. Onuradunek lau urteko laguntza jasotzen dute. Hori dela bide, lehenengo bi urteetan bekadunak dira eta azken bi urteetan, kontratupekoak. Deialdi honetako jardueretarako, Hezkuntza Departamentuak 1.400.00 euro bideratzen ditu lau urtez. Onuradun bakoitzari 70.500 euro ematen zaizkio.

2009-2013 aldirako deialdian, 20 laguntza eman dira.

Laguntzak modu proportzionalean ematen dira, sei ezagutza-arlo handiri dagokienez: Natura Zientziak, Biomedikuntza, Zientzia fisiko-kimikoak eta Teknologia, Ingeniaritzak, Gizarte Zientziak eta Giza Zientziak.

Natura Zientzien arloan, hiru doktorego-tesi diruz laguntzen dira Nafarroako, Bartzelonako eta Errioxako unibertsitateetan; beste hiru pertsonak Biomedikuntzaren arloan egingo dute tesia Nafarroako Unibertsitatean. Zientzia fisiko-kimikoen eta Teknologiaren arloan Cambrigdeko Unibertsitatean, Unibertsitate Konplutentsean eta Bartzelonako unibertsitatean zuzendutako beste hiru doktorego-tesi finantzatuko dira; Ingeniaritzen arloan, hiru tesi egingo dira Madrileko Unibertsitate Politeknikoan, Nafarroako Unibertsitate Publikoan eta Euskal Herriko Unibertsitatean.

Gizarte Zientzien arloan bost beka emango dira, bi Nafarroako Unibertsitate Publikoan egindako tesietarako, bi Nafarroako Unibertsitaterako eta bat Sussexeko Unibertsitaterako; amaitzeko, Giza Zientzien arloan, Departamentuak beste hiru tesi finantzatuko ditu, Konplutentsean, Pompeu Fabra Unibertsitatean eta Euskal Herriko Unibertsitatean.

Doktorego osteko laguntzak


Laguntzen bigarren ildoa ikerketa-gaitasuna eta doktoreen mugikortasuna hobetzeko ezarri da. Jarduera hori 12 hilabetera arteko tarteetan garatuko da, ikerketa-zentro batean, 2009. eta 2010. urteetan. Ildo horretara 298.866,1 € bideratu dira guztira.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa