(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Alba kontseilariak Nafarroako Trenbidearen Lagunen Elkarteari eta Alemaniako Padernborn hirikoari harrera egin die ostirala, 2009.eko urriak 9

Bilera egin dute elkarte nafarrak 50 urte bete dituelako eta Nafarroako Gobernuak abiadura handiko trenbidea sustatzeko egin duen ahalegina aintzatesteko


Recepción de la asociación navarra amigos del ferrocarril

La consejera Alba recibe a la Asociación Navarra de Amigos del Ferrocarril. ( irudia handitu )

Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilaria, Laura Alba Cuadrado, Nafarroako Trenbidearen Lagunen Elkartearekin bildu da gaur goizean, Nafarroako Jauregiko Tronu Aretoan, elkartearen 50. urteurrena ospatzeko jardueren barruan. Ekitaldian izan dira, baita ere, Iruñarekin senidetuta dagoen Alemaniako Padernborn hiriko Trenbidearen Lagunen Elkarteko kideak; izan ere, haien elkarteak 30 urte bete ditu aurten. Nafarroako Trenbidearen Lagunen Elkarteak bisita hori antolatu du Nafarroako Gobernuari aintzatesteko erkidegoan abiadura handiko trenbidea sustatzeko egin duen ahalegina.

Hori adierazi du Nafarroako elkarteko buruak, Angel Osacarrek, eta, Nafarroako Gobernuari eskerrak emate aldera, Alba kontseilariari eskultura bat eman dio. Eskultura trenbide zati batena da; Renferen bi gabila ditu eta, oinarrian, trabesa zati bat.
Nafarroako Trenbidearen Lagunen Elkarteari egindako harrera

Alba kontseilariak harrera egin dio Nafarroako Trenbidearen Lagunen Elkarteari. ( irudia handitu )

Albak, bere aldetik, plaka bat eman dio, elkarteak egindako lana eta aurrera eramandako ekimenak aintzatesteko. Albaren hitzetan, plaka hori da “elkarteak Nafarroako Gobernuari abiadura handiko trena sustatzeko eskaini dion laguntza eskertzeko. Izan ere, azpiegitura hori baztertu eta kritikatu egin dute muturreko sektoreek, baina Gobernuak eta elkarteak bultzatu egin dute, erkidegoarentzat garrantzi handia duelako".

1.500 milioi euroko inbertsioa eta 10.000 lanpostu gehiago

Abiadura handiko trenak Kantauri aldetik Mediterraneora egingo duen bidean Castejon eta Iruña arteko zatia egiteak lehentasuna dauka Nafarroa 2012 Planean. Horretarako eta Iruñako abiadura handiko geltoki berriaren ingurua eraikitzeko (hori ere planean dago) 1.500 milioi euro inbertitu beharko dituzte eta, guztira, 10.000 lanpostu sortuko dira. Albak esan duenaren arabera, "bi proiektu horiek gero eta hurbilago ditugu eta, pixkanaka, mamitzen ari dira".

Nafarroako Abiadura Handiko Bidea eraikitzeak Europar Batasunak sustatzen duen garraio eredu eramangarria garatzea ekarriko du. Era horretan, foru erkidegoa abiadura handiko Europako trenbide sarean sartuko da, trenbideak nazioarteko zabalera izango duelako merkantziak zen bidaiariak garraiatzeko. Gainera, Nafarroako enpresa eta ekonomia sareak lehiatzeko gaitasun handiagoa izango du.

Kontseilariak esan du hori guztia egin dutela Nafarroako Gobernuak eta Estatuko Administrazio Nagusiak sinatutako bi protokolori esker; protokolo horiek balioko dute Kantauri aldea eta Mediterraneoa lotzen dituen ardatza sendotzeko.
Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa