(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Corpas sailburua Euskaltzaindiaren 90. urtemugaren ospakizunean izan da ostirala, 2009.eko urriak 9

Ospakizun horretan, erakunde publiko nagusienetako eta euskeraren munduko ordezkariak izan dira


Kultura eta Turismo sailburua, Juan Ramón Corpas Mauleón, gaur goizean Donostian, Gipuzkoako Foru-Aldundiaren egoitzan, Euskaltzaindia/Real Academia de la Lengua Vasca-ren jaiotzaren 90. urtemugaren ospakizunean izan da.
Ospakizuna goizeko 11etan hasi da Gipuzkoako Foru-Aldundian.

Bertan erakunde publiko eta euskeraren munduko ordezkariak bildu dira.


Ospakizun horretan, besteak beste, ondoko agintarien diskurtsoak izan dira: Markel Olano, Gipuzkoako diputatu nagusia; Odón Elorza, Donostiako alkatea; Max Brisson, Euskararen Erakunde Publikoaren presidentea; Juan Ramón Corpas, Nafarroako Kultura eta Turismo sailburua; Xavier Aguirre, Arabako diputatu nagusia; José Luis Bilbao, Bizkaiko diputatu nagusia, eta Andrés Urrutia, Euskaltzaindiako presidentea.

 
Andrés Urrutiak hitz egin aurretik, Euskaltzaindia: Ekin eta Jarrai argitalpena aurkeztu da.


Topaketa honek erakundeak 2008. urtetik aurrera 90. urtemuga ospatzeko antolatutako ekintzei amaiera ematen die. Lehena, Iruñean izandako XVI. Nazioarteko Biltzarra izan zen. Ondoren, jada 2009an, Akademiak bere urtemuga ondokoetan ospatu du: Gasteizen – Arabako Foru-Aldundia-, Lapurdiko Hazparnen eta Bilbon, akademiaren egoitzan.


Euskaltzaindia (1919) euskera zaintzen duen Erakunde Akademikoa da. Hizkuntza horri buruzko ikerketak artatzen ditu, gizarte mailan zaindu egiten du eta hizkuntzaren erabilerarako arau filologikoak ezartzen ditu.

Euskaltzaindiak onarpen ofiziala du, Erret Akademia izaera Espainian (1976), eta onarpen praktikoko erakunde izaera Frantziako Errepublikan (1995). Era berean, herrialde osoko populazioaren aldeko gizarte-aitorpen orokorra du. Horrek guztiak arau-jarduera bizia eragin du euskal hiztunen lurraldean hizkuntza estandarizatzeko eta modernizatzeko, bereziki 1968tik aurrera.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa