(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuko 41 unitatek zerbitzuen gutunak dituzte asteartea, 2009.eko urriak 13

Horietatik 24 bigarren hezkuntzako zentroek egin dituzte


Nafarroako Gobernuko 41 unitatek zerbitzuen gutunak dituzte. Dokumentu horiek herritarrei zuzenduta daude, eta horietan prestazioak, arreta-konpromisoak eta jardunen kalitatea ebaluatzeko sistemak biltzen dira. Horrez gain, beste 3 unitatek gutunak epe laburrean onetsiko dituzte.

Kalitate-tresna horiek dituzten 41 unitatetik 24 hezkuntza-zentroak dira, eta gainerakoak zerbitzu hauei dagozkie: Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutua, Segurtasun Eskola eta Foruzaingoa (Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentua); Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusia, 012 eta Nilsa (Toki Administrazioa); Euskararen Nafar Institutua-Euskarabidea, Nafarroako Liburutegi Publikoen Sistema, Dibertsitate, Orientazio eta Kulturaniztasun Zerbitzua, Atzerriko hizkuntzak eskola esparruan, Komunikazioaren teknologiak curriculumean sartzea, Laguntzak ikasketei, Irakasleen prestakuntza, Laguntzak Lanbide Heziketako ikasleei eta tituluen kudeaketa eta unibertsitatez kanpoko ikasketak ziurtatzea (Hezkuntza Departamentua); Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren kudeatzailetza (Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentua); eta Garraioen Zuzendaritza Nagusia (Herri Lan Departamentua).

Hezkuntza-zentroetako zerbitzuen gutunei konpromiso-gutun esaten zaie. Mota horretako gutunak bigarren hezkuntzako zentro hauek dituzte: Plaza de la Cruz, Tafallako Politeknikoa, San Juan-Donibane, Valle del Ebro, Toki Ona, Navarro Villoslada, Julio Caro Baroja-La Granja, Iturrama B.H.I., Donapea, Tuterako ETI, Cerro de la Cruz, Ribera del Arga Azkoienen, Basoko, La Paz Cintruénigon, Sierra de Leyre Zangozan, Ibaialde Burlatan, Virgen del Camino, Berriozar, Alhama Corellan, Lizarrako Politeknikoa, María Ana Sanz, Marqués de Villena Martzillan, Ega San Adriánen eta Benjamín Tuteran. Nafarroan bigarren hezkuntzako 58 zentro daude, helduentzako zentroak, arte-eskolak eta zentro integratuak barne hartuta. Beraz, zentro horien %41,3k kalitate-erreminta hauek dituzte.

Epe laburrean, beste hiru unitatek ere zerbitzuen gutunak onetsiko dituzte, hots: SOS Navarra-112, Nafarroako Ogasuna eta Nafarroako Gazteriaren Institutuko instalazioen zerbitzua.

Konpromisoak herritarrekin

Zerbitzuen gutun hauen bidez, adibidez, Foruzaingoak bere baliabideak presazko dei bat hartu eta 90 segundotan aktibatzeko konpromisoa hartu du. Hezkuntza Departamentuak, dibertsitateari eta kulturaniztasunari lotutako zerbitzuen esparruan, erabiltzaileek webaren bitartez informazioa eta aholkularitza jasotzeko eskubidea dutela aitortu du eta konpromisoa hartu du, besteak beste, lehen hezkuntzako eta DBHko ikasleentzako ingelesean murgiltzeko ikastaroen deialdia urtarrilaren 30a baino lehen argitaratzeko eta plazak apirilaren 15a baino lehen esleitzeko.

Bestalde, Liburutegien Zerbitzuak gehienez 48 orduko epea finkatu du informazio bibliografikoari eta erreferentzia-informazioari buruzko galderei erantzuteko, konplexutasuna dela-eta unean bertan erantzun ezin badira, eta kalitateko adierazle moduan artatutako herriko biztanle bakoitzeko 2,5 dokumentuko indizea ezarri du, edo liburutegia duen herriko biztanle bakoitzeko urtean 1,5 mailegu egitea. Garraioen Zuzendaritza Nagusiaren arabera, herritarrek informazio administratiboa modu argi eta ulergarrian lortzeko eta haien eskaeren izapidetzaren egoera uneoro ezagutzeko eskubidea dute.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa