(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Alba kontseilariak biribilgune bat inauguratu du Landabengo industrialdean asteazkena, 2009.eko urriak 14

Biribilgunea Fermin Oses enpresak egin du, 306.244 euroren truke


Landabengo biribilgune berria Alba kontseilariak inauguratu du

Landabengo industrialdeko glorieta berria inauguratu dute. ( irudia handitu )

Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak, Laura Alba Cuadradok, biribilgune berri bat inauguratu du gaur goizean Iruñako Landabengo industrialdean; biribilgunea E kalean dago, Volkswagenen fabrikaren parean. Inaugurazioan izan da, baita ere, Iruñako alkatea, Yolanda Barcina.

Bidegurutzearen ordez glorieta bat jarri dute. Lehen, izan ere, bidegurutzean zatitutako glorieta bat zegoen eta ibilgailuek ezkerraldera biratzeko arazoak izaten zituzten. Gauzak horrela, denbora batean itxita egon da, New Jersey erako plastikozko barrerekin. 

Glorieta berriak oinezkoen babesgune bat dauka erdian, 34 metroko diametrokoa, eta eraztun itxurako 10,5 metroko galtzada. Gainera, bi aldeetan espaloiak jarri dituzte, E kaletik Volkswagenen fabrikara errazago pasatzeko. Hori gutxi balitz, iparraldeko espaloiaren ondoan 1,80 metro zabaleko bidegorria egin dute. Halaber, glorietara sartzeko adar guztiak egokitu dituzte.


Landabengo biribilgune berria Alba kontseilariak inauguratu du

Landabengo industrialdeko biribilgunearen inaugurazioa. ( irudia handitu )

Eremua urbanizatzearekin bat, argi sarea berrantolatu dute eta ukitutako zerbitzuak berriz jarri dituzte: saneamendua, horniketa, argindarra, telefonoa eta gasa. Horrez gain, lorategiak eta ureztaketa sarea jarri dituzte, eta ingurua txukundu dute.

Obra Fermin Oses enpresak egin du, 306.244 euroren truke, eta proiektua Sertecna SA enpresak.


Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa