(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Roig kontseilaria Helphone Services enpresaren instalazioen inaugurazioan egon da Cordovillan asteazkena, 2009.eko urriak 14

Enpresa lehenengo urteetan CEINeko Berrikuntza Haztegiaren instalazioetan kokatuta egon zen


Helphone enpresaren instalazioak

Roig kontseilariak Helphone Services enpresaren instalazioak bisitatu ditu. ( irudia handitu )

José Mª Roig Aldasoro Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu kontseilaria, Carmen Leza CEINeko zuzendari gerentearekin batera, Helphone Services enpresak Cordovillako Galaria poligonoan zabaldu dituen instalazio berrien inaugurazioan egon da gaur eguerdian. Lehenengo urteetan, CEINeko Berrikuntza Haztegiko instalazioetan egon zen.

Helphone Services laguntza informatikoko online zerbitzuen konpainia 2003an sortu zuten Javier Martínez eta Pedro Aznárez sustatzaileek, eta denbora honetan, hiru langiletik gaur egungo 78 langilera igaro da. 2009ko ekitaldirako 2,5 milioi euroko fakturazioa aurreikusi dute.

Enpresa Nafarroako Enpresen eta Berrikuntzaren Europar Zentroaren Berrikuntza Haztegian kokatuta egon da lau urtetan baino gehiagotan. Galaria poligonoko (Cordovilla) instalazio berriek 600 metro koadro dituzte eta aldi berean 120 teleoperadore baino gehiagorentzako lekua dute, IP bidezko ahozko teknologian oinarritutako azken belaunaldiko plataformarekin.

Helphone Services enpresaren instalazioak

Roig kontseilaria eta Carmen Leza, Helphone Services enpresako arduradunekin. ( irudia handitu )

Start Up Capital Navarra arrisku-kapitaleko sozietatea, CEINek kudeatua eta hazi-faseko proiektuak bultzatzen espezializatuta dagoena, Helphone Services enpresako kapitalean txikizkako bazkidea izan da orain arte, eta enpresa merkatuan zabaltzen eta sendotzen lagundu du. Enpresa sendotuta dago eta arrisku-kapitaleko funts horrek %45eko parte-hartzea desinbertitu du finantza-bazkide moduan bost urte egin eta gero.


Helphonek hiru negozio-ildo garatzen ditu, online zerbitzuen prestazioan oinarrituta, bazkideen eta erabiltzaileen arreta eta kudeaketarako prozesuak esternalizatzeko: deiak hartu eta igortzeko zerbitzuak (call centre); laguntza informatikorako online zerbitzuak (help desk), eta outsourcing IT zerbitzuak, ingelesez eta gaztelaniaz.

Helphone enpresaren ibilbidea CEINetik ekintzaileei eskaintzen zaizkien zerbitzuei lotuta dago. Modu horretan, zenbait laguntza-programatan, enpresa-diagnostikotan, prestakuntza-tailerretan, aholkularitza berezituan eta enpresa-topaketetan parte hartu du. Gaur egun, Helphone CEINeko Enpresa Ekintzaileen Klubeko kidea da.

Start Up kapitalaren funtsa 2004an sartu zen konpainian, proiektua diruz laguntzeko eta hasieran aholkularitza estrategikoa eskaintzeko. Sozietatearen eskutik, Helphonek bere negozio-eredua orientatu eta produktua egokitu du, merkatu-nitxoa aurkitu arte.

CEINeko Berrikuntza Haztegiak enpresa berriak aldi baterako hartzen ditu. Horretarako, jarduera berehala hasteko egokitutako lokalak ditu. CEINen zerbitzu honen helburu nagusia da negozio-ereduan osagai berritzailea duten enpresa berrien sorrerari eta hazkundeari mesede egitea. Hori dela eta, enpresa bakoitzak, hala nola Helphone enpresak, merkatuan hazteko eta sendotzeko laguntza tekniko pertsonalizatua du, eta hori lortzeko laguntzetarako eta bitarteko zehatzetarako sarbidea du.

Arrisku-kapitaleko sozietatea CEINek kudeatzen du (Nafarroako Enpresen eta Berrikuntzaren Europar Zentroa), eta hazi-fasean dauden neurri txikiko proiektuetan eta oraintsu izaera berritzailearekin eratu diren proiektuetan berezituta dago. Start Up Capital Navarrak enpresan parte-hartzea eskaintzen du, hiru eta zortzi urte bitartekoa, eta 400.000 eurora iritsi daiteke.

Start Up Capital Navarra Nafarroako Gobernuaren ekimenez sortu zen, CEIN, Sodena eta Nafinco sozietate publikoen bidez, eta Foru Komunitateko enpresa-ehuneko enpresen eta horri lotutako entitateen parte-hartzea du.

Sortu zenetik, funtsak 18 enpresa-ekimen berritzailetan inbertitu du eta emandako kopuru osoa 2.287.468 euro izan da. Gaur egun, sozietateak 1.540.182 euro inbertituta ditu hamar enpresa partaideturen zorroan: EmbElectronip, SL (IPak sistema elektroniko xurgatuentzat); Reduce Destrucción Documental, SL (Dokumentuen suntsitze konfidentziala); Alpe Metrología Industrial, SL (Kalibrazio laborategia); Cromasa Identificación Electrónica (Animalien identifikazioa); Biomasa Térmica de Navarra, SL (Biomasaren fabrikazioa eta banaketa); KSI, SL (Segurtasun informatikoko konponbideak); U Rock Films, SL (TB, TDT eta Interneterako ikus-entzunezkoen produktorea); Geoactio (Telekomunikazioak); Mercem, Mercados Digitales SL (Marketing Digitala), eta Inmotec, SL (Lehiaketako motozikleten ingeniaritza).

Dokumentazioa:
Helphone Services

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa