(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gazteriaren Institutuak gazteen topaketa antolatu du Senda Viva abentura-parkean osteguna, 2009.eko urriak 15

Jardunaldi horren bidez, gazteek Nafarroako gizartean duten parte-hartzea nabarmendu nahi da


Gazteen topaketa Senda Vivan

Senda Viva parkean egingo den gazteen topaketaren aurkezpena. ( irudia handitu )

Azaroaren 7an, larunbata, goizeko 10etatik aurrera, Senda Viva abenturen eta dibertsioaren parkean, 14 eta 30 urte bitarteko gazteei eta gazteen elkarteei bideratutako jardunaldia egingo da, “Urban Nature” lemapean. Programa Nafarroako Gazteriaren Institutuak antolatu du, eta joan den ekainean erakunde horrek, CAN Fundazioak eta Senda Vivako zuzendaritzak sinatutako lankidetza-hitzarmenaren fruitua da. Hitzarmen hori dela bide, gazte txartela duten titularrei parkeko sarreretan %20ra arteko beherapenak egingo zaizkie.

Ana Frías Pardo Nafarroako Gazteriaren Institutuko (NGI) zuzendari gerenteak jardunaldia aurkeztu du, María José Soria CAN Fundazioko ordezkariarekin, Rubén González Martínez de Morentin Senda Viva parkeko gerentearekin eta David Chivite Pérez Nafarroako Gazteriaren Kontseiluko presidentearekin batera.

Fríasek adierazi duenez, topaketa honek “gazteen arteko bizikidetza eta elkartze eguna izan nahi du natura-inguru paregabean, Senda Viva parkean, gazteen parte-hartzea ospatu, gozatu eta bultzatzeko leku egokian”. Topaketara doazenek jarduera sorta zabalean parte hartzeko aukera izango dute, abentura-parkeak normalean eskaintzen dituen jarduera guztiez gain.

Fríasen esanetan, ekitaldi hau “joan den abuztuan ospatu zen Gazteen Nazioarteko Eguna ospatzeko aukera” da. Egun hori Nazio Batuen Erakundeak ezarri zuen 1999an, gazteek gizartearen garapenean duten parte-hartzea bistaratzeko. Fríasen ustez, “jardunaldi hau gazteek Nafarroako gizartean duten parte-hartzea nabarmentzeko aukera da”.

Hori guztia dela eta, tirolinaz, bobsleigh jaitsieraz, ehiza-hegaztien ikuskizunez eta zirku zaharraz gain, NGIk egun horretarako programa berezia diseinatu du, 10 orduz jarduerak etenik gabe dituena, besteak beste: graffitiaren erakusketa-tailerra Carlos Cenoz “Dino”-ren eskutik, herriko frontoian 10:00etatik aurrera; bike-trial erakusketa Benito Ros bost aldiz munduko txapelduna izan den nafarraren eskutik, hegazti harraparien anfiteatroaren aurrean, 11:30ean.

Era berean, ehiza-hegaztien zirkuan, 16:00etatik aurrera, Isuskok, musika hiritarraren ikonoetako batek eta 2008an musiken diziplinan Artista Gazteen Topaketetako irabazlea izan zenak, klase magistrala eta errimen interpretazioa egingo ditu; eta topaketan zehar jakinaraziko diren bestelako ekitaldiak ere egongo dira.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa