(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak I+G+B arloko estrategia aurkeztu du Europako Berrikuntzaren lehen Gailurrean, Bruselan osteguna, 2009.eko urriak 15

Enpresa arloko zuzendari nagusiak Foru Erkidegoaren esperientziaren berri eman du, Danuta Hubner eurodiputatua taldekide zuela


Begoña Urien Europako Berrikuntzaren lehen Gailurrean

Begoña Urienek Europako Berrikuntzaren lehen Gailurrean hitz egin du. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak I+G+B arloko estrategia aurkeztu du Europako Berrikuntzaren lehen Gailurrean. Gailur hori Bruselan egin dute, Europako Parlamentuan. Nafarroako Gobernuaren Enpresa arloko zuzendari nagusi Begoña Urienek azaldu du Nafarroaren konpromisoa dela, erkidegoko administrazio gisa, I+G+B alorreko erregulazioa eta plangintza goiz egitea. Ekitaldian Danuta Hubner izan du taldekide; Hubner Eskualde Politikako komisario izan zen eta, orain, eurodiputatua eta Europako Parlamentuko Eskualde Politikako Batzordearen burua da.

Mahaian zeuden, halaber, Mikel Landabaso, Europako Batzordeko Eskualde Politikako Zuzendaritza Nagusiaren Berrikuntza Unitateko burua; Nikos Pantalos, Europako Batzordeko Enpresa Zuzendaritza Nagusiaren Berrikuntza Babesteko Unitatekoa; eta Jose Mariano Gago, Portugalgo Zientzia, Teknologia eta Goi Mailako Hezkuntzako ministroa. Nafarroarekin batera ekarpenak egin dituzte Finlandiako Helsinki eta Laaperantakoek eta Herbeheretako Hagakoek. Ekitaldira bertaratu dira, baita ere, Nafarroako Gobernuak Bruselan daukan ordezkaria, Maria Lozano Uriz, eta Ignacio Baleztena, Nafarroako Berrikuntza Agentziako internalizazio arloko arduraduna.

Hitz egin dute, besteak beste, Eskualde Garapeneko Europako Funtsa baliatzeko moduaz; adibidez: eskualdeek lehiatzeko gaitasun gehiago izateko proiektu berritzaileetarako erabil daiteke, eta proiektu berritzaile bat izan daiteke industrialdeetan sare txikiak sortzea.

Enpresentzako Europako funtsekin batera finantzatutako proiektuak labur-labur azaldu ondoren, Begoña Urienek Euroinnova Navarra proiektua aipatu du (www.euro-innovanavarra.eu). Proiektu horri esker arlo hauetako eskualde profilak landu zituzten: nanoteknologia, bioteknologia eta energia berriztagarriak.

Nafarroako Gobernuak, 3. Plan Teknologikoari dagokionez, 2011rako erronka nagusi bat dauka: Europako Batzordearen Ikerketa arloko 7. Esparru Programan eta nazioarteko beste proiektu batzuetan lankidetza sendotzea eta partaidetza gehitzea. 

Nafarroako Gobernuaren Enpresa arloko zuzendari nagusiak nabarmendu du Europako Batzordeak ahalegin handia egin duela ETEek Europako proiektuetan parte hartzeko. Dena den, zuzendari nagusiaren hitzetan, “deialdi asko argitaratzen dira eta ez da erraza jakitea zein den enpresa baten edo enpresa multzo baten premiak betetzeko egokiena”.

Azkenik, esan du eskualdeetako gobernuek lortu dezaketela sistema lurralde jakin batean eraginkorragoa izatea. Horren harian, honako hau esan du: "ikuspegiak enpresena izan behar du eta ETEek esateko dutena hobeto entzun beharko genuke, I+G+B proiektuetan gehiago parte har dezaten".


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa