(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak Nafarroako Aurrekontu Orokorren aurreproiektua aurkeztu du; gastua 2009koa baino %1,98 handiagoa da astelehena, 2009.eko urriak 19

Gastua, oro har, 4.386 milioi eurokoa da, hau da, biztanleko 7.071 eurokoa


Nafarroako Jauregia

Nafarroako Aurrekontu Orokorren aurreproiektua aurkeztu dute; gastua 2009koa baino %1,98 handiagoa da

Bigarren presidenteorde eta Ekonomia eta Ogasun kontseilariak, Alvaro Miranda Simavillak, 2010erako Nafarroako Aurrekontu Orokorren aurreproiektuaren berri eman du gaur goizean, prentsaurrekoan. Aurrekontuko gastua, oro har, 4.386,73 milioi eurokoa da, hau da, 2009koa baino %1,98 handiagoa.

Kontseilariak esan duenaren arabera, 2010erako aurrekontuaren gakoak hauek dira: enpleguaren aldeko apustua egitea, gizarte politikak babestea, Nafarroako kontu publikoak kontrolatzea eta gastu publikoa doitzea. Gako horiek krisi ekonomikoari oso lotuta daude. Funtsean, helburua da krisi ekonomikoari aurrekontuen bidez aurre egitea. 

Diru-sarrerei dagokienez, aurreikusi dute zergen bitartez jasoko dutela gehien, 3.049 milioi euro, hain zuzen, aurreko urtean bezainbeste. Zergen ondoren datoz zor publikoa (495 milioi euro), zerga irabaziak (406 milioi euro) eta tasak eta beste diru-sarrera batzuk (232 milioi euro). Kapituluei dagokienez, gastu gehien gastu arruntetan daude: 2.043 euro. Horien ondoren datoz langileei eta kapital transferentziei dagozkien gastuak: 1.194 milioi eta 670 milioi euro, hurrenez hurren. 

Departamentuen arabera, gastu gehien Osasun departamentuak dauka (990 milioi euro, aurreko urtean baino %9,26 gehiago), ero Hezkuntza departamentuak (656 milioi euro), ondoren Gizarte Gaietako departamentuak (315 milioi euro) eta azkenik, Lehendakaritza, Justizia eta Barne departamentuak (288 milioi euro). 

Kontseilariak esan duenaren arabera, gastua departamentu hauetan murriztu da gehien: Erakundeekiko Harremanen departamentuan %19 (aurrekontu gutxien daukan departamentua da), Herri Lanen departamentuan %10 (Pirinioetako autobia ezkutuko bidesariarekin finantzatuko da eta diru-sarrera hori aurrekontuz kanpokoa da) eta Landa Garapen eta Ingurumen departamentuan %5,5 (departamentuak Nafarroako Kanala finantzatzeari utziko dio eta, beraz, aurrekontuan partida hori ez da jaso).

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Anteproyecto PGN Navarra 2010.ppt

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa